Estilo transduktoreak

5185h4vYqxL._SY355_Transduktorea dispositibo bat da sarrerako energia eraldatu eta bestelakotu egiten duena. Gitarra elektrikoek, esate baterako, transduktoreak erabiltzen dituzte, soken bibrazioa korronte elektriko bilakatzeko. Transduktoreak energia-mota bat beste energia-mota ezberdin batean bihurtzen du.

Soziologia kritikoan ere transduktore kontzeptua erabili izan da (T.R. Villasante). Transduktoreak eraldaketaren katalizatzaileak dira: abiarazleak eta erraztaileak. Gizartea eraldatzeko aukera berriak ahabidetzen dituzten dispositiboak dira transduktoreak, eraldaketa integralagoak eta kontestu horretan sostenibleagoak ahalbidetzen dituztenak.

Estilo transduktorea ere erabili izan da, kontzeptu gisa: disposibo batetik harago, lan egiteko modu bati erreferentzia egiten dio. Estilo transduktorea, Villasanteren arabera, gure buruari hainbat galdera egitea da, gure jardunari zentzua emango diotenak: nondik jarduten dugu? (alegia, non kokatzen dugu gure burua?) norentzat jarduten dugu? zergatik? zertarako? nola?

Euskalgintzan gure jarduna estilo transduktore horiekin zipristindu behar dugula iruditzen zait: gure kanpainek, gure prozesuek, gure proiektuek… aukera berriak irekitzeko balio dezaten.