Albisteak

Lan eskaintza: Hezkuntza eta nazioarteko kongresu kudeatzailea

2025/12/23

Deskribapena

ARLOAK:

  • Hezkuntza proiektu kudeatzailea (lanaldi erdia)
  • Hizkuntzen Nazioarteko Kongresu kudeatzailea (lanaldi erdia)

FUNTZIOAK:

  • Euskal Herriko ikastetxeetan hizkuntza aniztasunaren inguruko proiektuak gauzatu.
  • Ikastetxeekin harremanak, irakasle-ikasleekin elkarlana.
  • Kultur-artekotasunean ari diren elkarteekin harremana. 
  • Kongresuko antolaketa-batzordearekin eta gainerako eragileekin koordinazioa.
  • Logistika kudeaketa.
  • Hiztun komunitateetako eragileekin harremana.
  • Proiektuak komunikatu web orrian, sare sozialetan eta hedabideetan.

 

Baldintzak

ESKATUKO DIRENAK

  • Gidabaimena.

  • Hizkuntza ezaguera: euskara (naturaltasunez ahoz eta idatziz).

 

BALORATUKO DIRENAK

  • Lizentziatura ikasketak edo parekideak, bereziki baloratuko da humanitateen arloko ikasketak izatea, hezkuntza arloko ikasketak, hizkuntzalaritzaren arlokoak eta lankidetza arlokoak.

  • Hizkuntzekiko sentsibilitatea.

  • Ikastetxeetan lan esperientzia.

  • Garapenerako lankidetzan esperientzia.

  • Irakaskuntza eta euskalgintza arloetan ezagutza eta konpromisoa.

  • Lantaldeak kudeatu eta koordinatzeko gaitasuna.

  • Ekitaldien antolaketa logistikoan ezagutza eta eskarmentua.

  • Hizkuntza ezaguera: gaztelera, frantsesa edo ingelesa (naturaltasunez ahoz eta idatziz), eta beste.

  • Traturako gaitasuna.

  • Lankidetza proiektuak formulatzen eskarmentua.

  • Komunikazio teknologien ezaguera eta komunikazio lanetan eskarmentua. 

Laburpena

Lekua: Aretxabaleta Gipuzkoa

Enpresa: Garabide Kultur Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

ESKAINTZEN DA

  • Lanaldi osoko jardunaldia

  • Otsailean lanean hasteko aukera

HAUTAKETA PROZESUA

  • Curriculumak jasotzeko epea urtarrilaren 18abukatuko da.

  • Lanposturako pertsonaren aukeraketa Garabideko Zuzendaritza Batzordeak egingo du, lanpostu honetarako ezarrita daukan profilaren egokitasunaren arabera.

  • Bidali curriculumak pertsonala@garabide.eus helbidera eta mezuaren izenburuan “Deialdia – Hezkuntza eta Kongresu kudeatzailea" erreferentzia adierazi.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus