Iaz hasitako ildoari jarraituz, 2025eko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programan parte hartu zuten hizkuntza-aktibistekin elkarrizketa sakonak izan genituen Euskal Herrian egin zuten egonaldian. Eta Hizkuntzak Biziberritzeko Elkarrizketak proiektuan, aipatutako programako lau partaiderekin izandako elkarrizketen lagin bana biltzen dira. Bideo-piluletan argitaratuko diren elkarrizketetan, partaideek, bakoitzaren hizkuntza gutxituaren bilakaeraren eta egungo egoeraren berri ematen digute, hizkuntza gutxitua biziberritzeko bidean dituzten etorkizuneko erronka eta ametsak irudikatzen dituzte eta tokian toki jatorrizko hizkuntzaren aldeko lanean ereiteko euskararen esperientziatik Euskal Herrian jasotakoa azaltzen digute.
Hemezortzi hizkuntza-aktibista, hamabi hizkuntza, eta helburu nagusi bat: Hizkuntza gutxituak biziberritzeko sareak ehuntzea.
Laugarren eta azken bideoa Rene Alvarez Sandoval hizkuntza-aktibistarena da. Ketxua hiztuna da, eta hizkuntza ez transmitzearen arriskuetan, jartzen du fokoa, besteak beste: "Familia batzuetan, gurasoek jatorrizko hizkuntza hitz egiten dute, baina ez diete euren seme-alabei transmititzen. Eta legalki, hezkuntza mailan, araudi batzuk ere ez dira prakitkan aplikatzen". Hona hemen, bere hizkuntzaren ezaugarri nagusiak.
- Hizkuntza: Ketxua
- Lurraldea: Bolivia (eta Peru, Argentina, Txile, Ekuador eta Kolonbia)
- Hiztun kopurua: 2 milioi inguru Bolivian (10 milioi inguru guztira)
- Egoera: Arriskuan (UNESCOren arabera)
Esker bereziak Rene Alvarezi eta proiektu honetako gainerako hizkuntza-aktibista guztiei:
- Adalid Areuma Pinto: Guarania (Bolivia)
- Erika Anahi Hut Pat: Yukatango maia (Mexiko)
- German Paco Buika: Bubia (Ekuatore Ginea)
- Jesus Roberto Chay Cano (Yukatango maia)
- Jonnier Andrel Quiguapumbo Dizu: Nasa (Kolonbia)
- Jorge Calfuqueo Lefio: Maputxea (Wallpamu, Txile)
- José Pedro Pupiales Pupiales: Kitxua (Ekuador)
- Karina Paola Ibarra Sarabia: Ketxua (Bolivia)
- Lalla Ghizlan Baryala: Amaziga (Rif - Kataluniatik)
- Laura Marta Ancavil Tropa (Wallpamu, Txile)
- Lucia Agustina Espinola: Guarania (Argentina)
- Marshah Bénédite Pierre: Kreoleraduna (Haiti)
- Marta Alicia Bal Salazar: Kaqchikela (Guatemala)
- Tonantzin Indira Díaz Robles: Mixea (Mexiko)
- Vicky Aracely Sanchez Garcia: Nahuat Pipila (El Salvador)
- Milouda El Hankari El Bouzidi - arduraduna: Amaziga (Rif)
- Yamili Chan Dzul - arduraduna: Yukatango Maia (Mexiko)













2020 Garabide