Albisteak

HIRUGARREN ASTEAREN OSTEAN

2017/10/23

Ikastaldi Trinkoaren hirugarren astea ere oparoa izan da. Denetik izan dugu: saio teorikoak, praktikoak eta baita gastronomia saioa ere. Artikuluan duzu aurreko astearen kronika laburra.

HAMABOST EGUN PASATA, URRIA ZENA OPARO

2017/10/16

Ikastaldi Trinkoaren bigarren asteak ozta-ozta eusten dio zazpi egunetan bizitakoari. Gipuzkoa, Nafarroa, Ipar Euskal Herria, dantza, kanta, kirola... hementxe duzue guztiaren berri!

ASTE BETE BIZIPEN IKASTALDI TRINKOAN

2017/10/09

Astebete iragan da Ikastaldi Trinkoa hasi zenetik, zazpi egun eta hamaika bizipen ekarri ditu Ikastaldi Trinkoaren lehen aste honek. Egin dezagun errepasoa.

HASI DA HIZKUNTZA BIZIBERRITZEKO GIDARITZARI BURUZKO IKASTALDI TRINKOA

2017/10/04

Atzo, Ikastaldi Trinkoaren hasiera ekitaldian, harrera ofiziala egin zieten Aretxabaletako alkateak –Unai Elkorok– eta Garabideko lehendakariordeak –Jon Sarasua aretxabaletarrak– 8 hizkuntza gutxiagotuetako 12 agintariei.

MAPUZUGULETUAIÑ-EN JENDAURREKO AURKEZPENA

2017/10/03

Mapuzuguletuaiñ-en helburu nagusia maputxe herriaren hizkuntza den mapuzuguna irakatsi eta sustatzea da eta, beraz, gazte eta helduen artean hiztun oso berriak formatzea murgiltze ereduko hezkuntza estrategiak erabiliz.

GAUR ZORTZI HASIKO DA IKASTALDIA 12 BURUZAGI INDIGENEKIN

2017/09/25

Urriaren 2an hasiko da GARABIDE Elkarteak, lehen aldiz, antolatu duen “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi.

Aimara hizkuntzaren indargune eta ahulguneak

2017/09/19

Aimara hizkuntza sortu, indar handiarekin hedatu eta honako lurrak hartu zituen: Collaon ipar-mendebalde– hego-ekialde lerroa eta goi-lautada, baita horrekin muga egiten duen Titicaca ere. Gaur  egun 1.191.352 hiztun aimara daude Bolivian.

Munduko zirrikituetatik begira: Hitz Adina Mintzo

2017/09/14

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxiagotuak ezagutzeko antolatzen duen hitzaldi zikloa da, aurten estreinako aldiz Garabide Elkartearen laguntzaz.

Kaqchikel hizkuntzaren 2 ahulgune eta 3 indargune

2017/07/17

Ordezkari kaqchikel baten hitzak bere komunitatearen egoerari buruz.

KITXUA KOMUNITATEA, LORTUTAKOAN OINARRITUZ GARAPEN ETA INDARTZE BIDEAN

2017/07/03

Ekuadorrek, 2010eko erroldaren arabera, 15.000.000 biztanle ditu. Horietatik %7,3 indigenak dira eta horietatik %75,23 kitxuak. Gazteleraz gain, hizkuntza ofiziala dena,  beste 12-15 hizkuntza  indigena hitz egiten dira eta horietatik handiena kitxuera da. 500.000 hiztun ingururekin.

 2019 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus