BIHAR egitasmoak biziberritzen ari diren hizkuntza komunitate gutxituak ekartzen ditu erdigunera, hizkuntzak biziberritzeko diskurtso edo kontakizunetan jartzen delarik fokua. Bi urteko prestaketa lanen ondoren aurkeztutako proiektu hau hiru fasez osatu da: Nazioarte mailako diagnostikoa, Euskal Herri mailako sozializazio ariketa eta 2026ko irailaren 23tik 26ra eskainiko den Nazioarteko Kongresua.
Egitasmo honen baitan, hainbat erakundek hartu dugu parte: Soziolinguistika Klusterrak, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak, Plazara kolektiboak eta Garabide Elkarteak.













2020 Garabide