Albisteak

Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazio Programako (Aditu Ikastaroa) parte-hartzaileei etxeotan ostatu emateko iragarkia
Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazio Programako (Aditu Ikastaroa) parte-hartzaileei etxeotan ostatu emateko iragarkia

Etxe bila gabiltza, Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazio Programarako

2026/06/17

Garabide Elkartean alokatzeko etxe bila gabiltza, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatzen dugun Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazio Programako (Aditu Ikastaroaparte-hartzaileei etxeotan ostatu emateko. 

Baldintzak:

  • Lekua: Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta inguruak (Debagoiena eskualdea)
  • Garaia: iraila eta urria (bi hilabete)

Konpromisoak:

  • ​​Merkatu-prezioan ordainduko da
  • Etxeak ondo zainduko dira eta aurretik zein ondoren garbitzaile profesionalek garbituko dituzte
  • Etxeotan formazioan parte hartzera datorren jende heldu eta arduratsua egongo da, eta lo egiteko erabiliko da soilik (jatordu ia guztiak ere kanpoan).

Kontaktua:

  • Emaila: aditu@garabide.eus
  • Telefonoa: 685 73 25 35 (Xabi)

Etxe hutsen bat badaukazu, probetxua ateratzeaz batera, herriko Garabide Elkartea lagunduko zenuke. Eta edozein modutan, mezua ingurukoen artean zabaltzea eskertuko genizuke.

Eskerrik asko aldez aurretik

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus