Pasa den maiatzaren 26an, Galdakaoko Eguzkibegi ikastolako DBH3ko ikasleek elkartruke bat gauzatu zuten Boliviako Cochabamba departamentuko Punata herriko eskolako ikasleekin.
Elkartruke hau 2025-2026. ikasturtean gauzatutako proiektu baten azken fasea izan da, non biziberritze prozesuan dauden hizkuntzen egoeraz hausnartzeko saio pare bat gauzatu eta gero, aurrez aurreko elkartruke bat gauzatu zuten ketxua komunitateko bi partaiderekin, 2025eko urrian.
Ketxua komunitateko ikasle hauekin gauzaturiko elkartruke birtual hau proiektu honen azken fasea izan da, non ikasleek beraien hizkuntza eta kulturarekin erlazionaturiko hainbat gai aurkeztu dituzten aurkezpenen bitartez.
Elkarren hizkuntza partekatzeaz gain, euskal kulturgintzako hainbat ekimen (hala nola, Korrika) aurkeztu zituzten euskal ikasleek; eta hauek, era berean, festa eta tradizio ketxuen gainean ikasteko aukera izan zuten.
Ohitura eta kultura nahiko ezberdinak zituztela jakin arren, garbi gelditu zen hizkuntzaren biziberritze prozesua denok elkarbanatzen dugun gai bat dela, eta ondorioz, horrek batu egiten gaituela.













2020 Garabide