Iaz hasitako ildoari jarraituz, 2025eko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programan parte hartu zuten hizkuntza-aktibistekin elkarrizketa sakonak izan genituen Euskal Herrian egin zuten egonaldian. Eta Hizkuntzak Biziberritzeko Elkarrizketak proiektuan, aipatutako programako lau partaiderekin izandako elkarrizketen lagin bana biltzen dira. Bideo-piluletan argitaratuko diren elkarrizketetan, partaideek, bakoitzaren hizkuntza gutxituaren bilakaeraren eta egungo egoeraren berri ematen digute, hizkuntza gutxitua biziberritzeko bidean dituzten etorkizuneko erronka eta ametsak irudikatzen dituzte eta tokian toki jatorrizko hizkuntzaren aldeko lanean ereiteko euskararen esperientziatik Euskal Herrian jasotakoa azaltzen digute.
Hemezortzi hizkuntza-aktibista, hamabi hizkuntza, eta helburu nagusi bat: Hizkuntza gutxituak biziberritzeko sareak ehuntzea.
Hirugarren bideoa Laura Marta Ancavil Tropa hizkuntza-aktibistarena da. Hiztun maputxea da, eta hizkuntzaren transmisioan, gazteengan jartzen du fokoa, besteak beste: "Konektatzen, artikulatzen ikasi behar dugu. Hiztun gazteak ateratzen ari dira. Hizkuntza ikasi nahi izatera bultzatzen ari den gazte belaunaldi bat dugu". Hona hemen, bere hizkuntzaren ezaugarri nagusiak.
- Hizkuntza: Mapuzuguna
- Lurraldea: Wallmapu (Txile eta Argentina)
- Hiztun kopurua: 250.000 inguru
- Egoera: Arrisku larrian (UNESCOren arabera)
Esker bereziak Laura Martari eta proiektu honetako gainerako hizkuntza-aktibista guztiei:
- Adalid Areuma Pinto: Guarania (Bolivia)
- Erika Anahi Hut Pat: Yukatango maia (Mexiko)
- German Paco Buika: Bubia (Ekuatore Ginea)
- Jesus Roberto Chay Cano (Yukatango maia)
- Jonnier Andrel Quiguapumbo Dizu: Nasa (Kolonbia)
- Jorge Calfuqueo Lefio: Maputxea (Wallpamu, Txile)
- José Pedro Pupiales Pupiales: Kitxua (Ekuador)
- Karina Paola Ibarra Sarabia: Ketxua (Bolivia)
- Lalla Ghizlan Baryala: Amaziga (Rif - Kataluniatik)
- Lucia Agustina Espinola: Guarania (Argentina)
- Marshah Bénédite Pierre: Kreoleraduna (Haiti)
- Marta Alicia Bal Salazar: Kaqchikela (Guatemala)
- Rene Alvares Sandoval: Ketxua (Bolivia)
- Tonantzin Indira Díaz Robles: Mixea (Mexiko)
- Vicky Aracely Sanchez Garcia: Nahuat Pipila (El Salvador)
- Milouda El Hankari El Bouzidi - arduraduna: Amaziga (Rif)
- Yamili Chan Dzul - arduraduna: Yukatango Maia (Mexiko)













2020 Garabide