Albisteak

Viviana Gonzalez hizkuntzalariak, hamabost urteko lan-prozesu baten ostean, Kolonbiako Nasa Yuwe hizkuntzaren biziberritze-prozesua eta euskal hizkuntza-lankidetzaren ekarpena azaltzen duen doktorego-tesia aurkeztu du.

2026/04/23

Doktoretza tesiaren gai nagusia, Kolonbiako Cauca departamentuko Toribio udalerrian, Nasa Yuwe hizkuntzak azken hamabost urte hauetan, hizkuntza biziberritu eta berreskuratzeko martxan jarri dituzten estrategia linguistikoak azaltzea izan da, horretarako ardatz nagusiak euskararen zein euskalgintzako komunitatearen lankidetza-harremanak ere izan direlarik.

Doktoretza-tesia astelehen honetan (apirilak 20) aurkeztu eta defendatu du Gasteizko Micaela Portilla Ikergunean.

Tesiak "Bikain" mailako kalifikazioa, Cum Laude aipamena eta Sari Berezirako hautagaitza-izendapena lortu ditu. Zorionak Viviana!

Boliviako guaraniei bisa ukatu diete beste behin

2026/04/22

Azken hilabeteetan, bi aldiz ukatu zaie Euskal Herrira bisita bat egitea, soziolinguistikako oinarrizko formazio bat eman eta euskararen esperientzia ezagutu zezaten. Garabidetik bisatuen ukapen honen atzean dagoen arbitraietatea eta guaraniek jasaten duten injustizia estrukturala salatu nahi ditugu.

BIHAR egitasmoa aurkeztu dugu, hizkuntzak biziberritzeko kontakizunak edo diskurtsoak erdigunean jartzen dituen ekimena

2026/04/15

Egitasmo honen baitan, hainbat erakundek hartu dugu parte: Soziolinguistika Klusterrak, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak, Plazara kolektiboak eta Garabide Elkarteak. Nazioarteko Kongresua datorren irailaren 23tik 26ra bitartean gauzatuko da Bilbon, Irunen eta Hendaian.

Kolonbiako agintarien eta instituzioen babesa jaso du nasa yuwearen aldeko prozesuak, Toribion egindako nazioarteko foroan

2026/03/04

Bertan izan ziren Kolonbiako hiru ministeritzatako kideak, Eusko Jaurlaritzako HPSko sailburuordea, lurraldeko CRIC eta zonaldeko ACIN erakunde indigenatako kideak, Proyecto Nasako agintariak, herriko agintariak, kitxuak, maiak, Garabideko kideak, EMUN, Unesco Katedra…

Errenteriako eskoletako kultura eta hizkuntza aniztasunari buruzko hezkuntza proiektuak bost urte bete ditu

2025/11/17

Errenteriako ikastetxeetan kultura aniztasuna aitortu eta balioan jartzea helburu duen hezkuntza proiektuak mugarri garrantzitsua bete du aurten: bost urteko ibilbidea.

Azken festak amaiera eman dio 2025eko Aditu formazioari

2025/11/10

2025eko Aditua amaitzeko, gure ohiko azken besta egin dugu. Aretxabaletan izan da, Gorane Ayestak eta Nerea Uriartek aurkeztuta.

 

Caucako nasek Toribion martxan duten hizkuntza biziberritzeko proiektuak nazioarteko aitortza jaso du

2025/11/05

Linguapax Kataluniako Gobernuz Kanpoko Elkarteak saritu du nasen biziberritze prozesua. 

ADITU formazioaren zati orokorra Bilbon amaituta, praktialdiari ekin diote parte-hartzaileek

2025/10/27

ADITU Ikastarora etorritako parte-hartzaileek Bilbon amaitu zuten formazioaren alde teorikoa, praktialdia hasi aurretik.

 

Lapurdiren ostean, hizkuntza gutxituen aktibistak Bizkaian izan dira

2025/10/14

Garabide elkarteak antolatutako ADITU ikastaroko parte-hartzaileek Lapurdin eta Nafarroan eman zuten formazioko laugarren astea, eta Bizkaian izan dira azken egunotan.

 

Gipuzkoaren ostean, Araban eta Lapurdin izango dira hizkuntzen aktibista indigenak

2025/10/08

Garabideren ADITU formazio saioan diharduten hizkuntza-aktibistak Aretxabaletatik Gipuzkoako hainbat eskualdetako elkarte eta erakundeak bisitatu ostean, Araba, Lapurdi eta Nafarroan ibiliko dira asteon.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus