Albisteak

Biziberritzen ari diren Hizkuntzen Munduko Federazioa sortzeko gonbidapena luzatu da BIHARen

2026/09/25

Komunitate bakoitzak bere hizkuntzari nola eusten dion antolatzetik hizkuntza komunitateek, elkarrekin, beren hizkuntzak bizi dituzten baldintzak birmolda ditzaten eragitera pasatzeko proposatu du Garabidek Biziberritzen ari diren Hizkuntzen Munduko Federazioa. Gaur aurkeztu du proposamena Irunen, BIHAR Kongresuaren baitan.

Federazioa hizkuntza-komunitateei, erakunde sozialei, administrazio publikoei, jakintza erakundeei eta hizkuntzen etorkizunarekin konprometitutako pertsona guztiei zuzenduta egongo dela adierazi dute, eta ez dutela ez ordezkatzeko, ez uniformatzeko asmorik. "Elkar ezagutzeko, elkarri laguntzeko eta elkarrekin jarduteko bokazioa" du
 

Hizkuntza biziberritzen ari diren nazioarteko komunitateen sarearen aurkezpena egin dugu

2026/09/25

BIHAR Nazioarteko Kongresuaren hirugarren eguneko egitarauaren baitan, Hizkuntzen Federazioa sortu eta garatzeko talde-eragilearen aurkezpena egin dugu. 

Hizkuntzen biziberritzea komunitateen onura gisa

2026/09/24

Hizkuntzen biziberritzean lankidetzak, diskurtsoen berritzeak eta ikuspegi intersekzionalak duen garrantzia nabarmendu da gaur Ficoban (Irun, Euskal Herria), BIHAR nazioarteko kongresuaren bigarren jardunaldian.

Biziberritzen dabiltzen hizkuntzak elkar aberasteko BIHAR Kongresua abian da

2026/09/23

Bilboko Euskalduna Jauregian eman zaio hasiera Bihar Kongresuari, Garabide, Soziolinguistika Klusterra, Taupa Euskaltzaleen Mugimendua eta Plazarak lankidetzan antolatuta

Gaurko saioaren ostean, bihartik aurrera Irun eta Hendaia izango dira kongresuaren hurrengo geltokiak

Hizkuntzen Federazioa sortu eta garatzeko aurkezpena egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Garabidek, hainbat komunitateetako ordezkariekin

2026/09/22

BIHAR Nazioarteko Kongresua hasi bezperan, Donostian elkartu dira gaur arratsaldean, munduko hizkuntza gutxitutako hainbat ordezkari, Eusko Jaurlaritzako eta Garabideko ordezkariekin batera. Harrera ofiziala egiteaz gain, biziberritze prozesuan dauden Hizkuntzen Federazioa finkatzeko oinarriak aurkeztu dituzte.

Ekimenaren aurkezpena, ostiral honetan, hilak 25, egingo da Ficoba erakustazokan (Irun), BIHAR Nazioarteko Kongresuaren egitarauaren barnean.

Harrera ofiziala jaso dute Aretxabaletako Udalean aurtengo Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako kideek

2026/09/22

Gari Iturbe Aretxabaletako alkateak eta Iñaki Martinez de Luna Garabideko lehendakariak harrera ofiziala egin zieten atzo aurtengo Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako kideei.

BIHAR: kongresutik harago, eskaintza kulturalak eta herri-mobilizazio bat

2026/09/21

BIHAR Nazioarteko Kongresua hitzaldi eta mahai-inguruetatik haratago joango da. Ostegunean, hilak 24, eta ostiralean, hilak 25, hizkuntza-aniztasunari buruzko bi gaualdi antolatu dira, denentzat irekiak. Larunbateko itxiera-eguna, hilak 26, herri-mobilizazio ibiltari eta ireki baten bidez burutuko da, Hendaian.

BIHAR Nazioarteko Kongresua, etzi, asteazkena, hasiko da Bilbon, Euskalduna Jauregian. "Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua" lelopean, hizkuntzen biziberritzearen inguruko kontakizun eta diskurtsoak ekarriko dira erdigunera.

Informazio guztia egitasmoaren webgunean aurkituko duzue

Euskal Herrian dira Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazio Programako hizkuntza-aktibistak

2026/09/18

11 hizkuntza-aktibista Euskal Herrian dira, Garabideren hizkuntzak biziberritzeko formazioa jasotzeko.

 

BIHAR Kongresuak hizkuntza komunitate gutxituen biziberritzeari buruzko nazioarteko eztabaida ekarriko du Euskal Herrira

2026/09/09

Datorren irailaren 23tik 26ra egingo da kongresua Bilbo, Irun eta Hendaia artean, eta lau egunetan hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta kultur ekitaldiak izango dira.

Plazara Kolektiboak, Soziolinguistika Klusterrak, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak eta Garabide Elkarteak elkarrekin antolatu dute proiektu hau.

Antolatzaileek gaur aurkeztu dituzte jardunaldiaren xehetasunak Irungo Ficoban, proiektuaren babesleak izan diren erakundeekin batera.

 

 

Amazigerari buruzko jardunaldi arrakastatsuak Rif-en (Maroko)

2026/09/07

GARABIDEk antolatu ditu, Plazara eta Adlis Amaziɣ kolektiboekin batera.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus