2024ko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programan parte hartu zuten hizkuntza-aktibistekin elkarrizketa sakonak izan genituen Euskal Herrian egin zuten egonaldian. Eta Hizkuntzak Biziberritzeko Elkarrizketak proiektuan aipatutako programako hamazpi partaiderekin izandako elkarrizketen lagin bana biltzen dira. Bideo-piluletan argitaratuko diren elkarrizketetan partaideek, hasierako agurra eta norbere aurkezpen pertsonala nork bere hizkuntzan egin ondoren, bakoitzaren hizkuntza gutxituaren bilakaeraren eta egungo egoeraren berri ematen digute, hizkuntza gutxitua biziberritzeko bidean dituzten etorkizuneko erronka eta ametsak irudikatzen dituzte, tokian toki jatorrizko hizkuntzaren aldeko lanean ereiteko euskararen esperientziatik Euskal Herrian jasotakoa azaltzen digute, eta hizkuntzarekin edota Euskal Herriko egonaldiarekin lotutako anekdota edo istorio bitxi zein irrigarriak kontatzen dizkigute.
Hamazazpi hizkuntza-aktibista, hamaika hizkuntza, eta helburu nagusi bat: Hizkuntza gutxituak biziberritzeko sareak ehuntzea.
Hamahirugarren bideoa Miguel Óscar Chan Dzul maiarena da, eta besteak beste, "oso identifikatuta sentitzen gara euskaldunek bizi izan dutenarekin, eta euskararen ibilbidea ezagutzeak aukera ematen digu ereduak ikusteko" adierazten du solasaldi interesgarri eta goxoan. Hona hemen, bere hizkuntzaren ezaugarri nagusiak:
- Hizkuntza: Yukatango maia
- Lurraldea: Mexikoko Yukatan (eta Belize eta Guatemala)
- Hiztun kopurua: 700.000 inguru
- Egoera: Arriskuan (UNESCOren arabera)
Esker bereziak Oscarri eta proiektu honetako gainerako hizkuntza-aktibista guztiei:
- Alex Pancho Rojas: Guarania (Bolivia)
- Benjamín Buachebitá Choni Lola: Bubia (Ekuatore Ginea)
- Berivan Kiran: Kurdua (Kurdistan)
- Blanca Lucia Guaichico Fernandez: Kitxua (Ekuador)
- Ernst Djeride Jean-Baptiste: Kreoleraduna (Haiti)
- Gregorio Sicaján Chuluc: Kaqchikela (Guatemala)
- José Miguel Ángel Carlosama: Kitxua (Ekuador)
- José Willy Córdova Vocal: Ketxua (Bolivia)
- Komayari Asheninka: Asheninka (Brasil)
- Pamela Inés Rain Ñanculipe: Maputxea
- Saddy Duvan Cometa Campo: Nasa (Kolonbia)
- Samira Belyouaou: Amaziga (Rif - Alemaniatik)
- Sandi Gabriela Tun Itzá: Yucatango Maia (Mexiko)
- Saraí Jiménez Orozco: Mixea (Mexiko)
- Tamara Daiana Alegre: Guarania (Argentina)
- Milouda El Hankari El Bouzidi: Amaziga (Rif)
- Yamili Chan Dzul: Yucatango Maia (Mexiko)