2025eko Aditua amaitzeko, gure ohiko azken besta egin dugu. Aretxabaletan izan da, Gorane Ayestak eta Nerea Uriartek aurkeztuta.
Bëssákò Biá Rihóle adiskide bubiak ireki du ekitaldia, eta Gari Iturbe Aretxabaletako alkateak eta Iñaki Martinez de Luna Garabideko lehendakariak hartu dute hitza jarraian.
Aurten ere opari-katea egin dugu, Euskal Herriko eta mundu zabaleko lagunen artean detaile txikiak partekatuz. Wallmapu, Yucatan, Rif edo Bioko uhartetik legez, Aretxabaletaraino etorri dira Ipar Euskal Herritik Plazara kolektiboko lagunak, baita Soziolinguistika Klusterretik, Sakanatik eta Barañaindik, EMUNetik, Euskararen Etxetik, Gipuzkoako Foru Aldunditik, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziatik ere.
Amaitzeko, Yucatango parrandaren erakustaldia egin digute, eta Guk Euskaraz, zuk zergatik ez kantatu dugu elkarrekin. Euskaraz kantatu dugu, eta mapuzungunez, eta kitxueraz, eta guaranieraz, eta bubi hizkuntzan eta beste mintzaira askotan.
Eskerrik asko azken ekitaldian parte hartu duzuenoi eta Adituan zehar gurekin izan zaretenoi, baita gure lana babesten duzuen pertsona eta erakundeei ere. Hau ez litzateke posible izango zuen laguntzarik gabe.
Adituko parte-hartzaileei: eskerrik asko eskaini diguzuen guztiagatik. Baina ez dizuegu agurrik esango. Gure lagun ketxuek dioten bezala: TINKUNA KAMA. Berriro elkar aurkitu arte.













2020 Garabide