Albisteak

Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu tituluko kideen aurkezpena

2015/01/01

Ondorengo 14 ikasleek hartuko dute parte Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu tituluan, datozen hiru hilabeteetan. Kitxua, Nasa, Maia, Nahualt, Kaqchiquel, Movida, Kurdu eta Amazigh ordezkariak daude tartean. 

Abian da Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluaren bigarren edizioa

2015/01/01

Garabide Elkarteak bultzatzen duen garapenerako lankidetzaren baitan, Herrien eta Hizkuntzen arteko Truke Programa desberdinak antolatu izan ditugu. Indigena komunitateetako hamarnaka ordezkari egon dira gurean, hamaika izan dira egindako formazio saio, harreman dinamika eta bilkurak.

Kooperazio linguistiko-identitarioaren bide honetan, euskalgintzaren baitako eremu eta estrategia zabal eta anitzetan pilatutako esperientziak, hizkuntza eta identitate minorizatuen biziberritze, berreskurapen eta indartze prozesuetan kokatu nahi ditugu.

Testuinguru horren baitan, bigarrenez, Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Titulua jarri dugu martxan Garabide elkartea eta HUHEZI fakultatearen artean.

Aditu Titulu hau, irailaren 16tik abenduaren 5era garatuko dugu (3 hilabetez) eta bertan herri eta hizkuntza indigena desberdinetako 14 ikaslek hartuko dute parte (Kitxuak, Nasak, Maiak, Nahualtak, Katxikelak, Movidak, Kurduak eta Amazigh ordezkariek).

Hastear da Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Titulua

2015/01/01

 

Astelehenean, irailaren 16an, emango diogu hasiera Garabidek eta HUHEZI fakultateak elkarlanean eskainiko dugun Jatorrizko Hizkuntza biziberritzeko estrategiak Aditu Tituluari.

Bigarrenez eskainiko dugu Aditu Titulua, aurrez 2011n izan zen lehen edizioaren balorazio positiboaren ondotik, dagoeneko prest dugu guztia 2013ko edizio honi eusteko.

Aditu Titulu hau, irailaren 16tik abenduaren 5era garatuko da (3 hilabetez) eta bertan herri eta hizkuntza indigena desberdinetako 14 ikaslek parte hartuko dute (Kitxuak, Nasak, Maiak, Nahualtak, Katxikelak, Mobimak, Kurduak eta Amazig ordezkariek). 

Nasak eta euskaldunak: jatorrizko hizkuntzaren biziberritzearen bidean

2015/01/01

Nasen eta euskaldunen arteko bigarren lantopaketa gauzatzen ari da abuztuan zehar Kolonbiako Caucan, nasen jatorrizko lurraldean. Topaketak eskola propioaren eraiketaren berri izateko eta esperientziak partekatzeko antolatu dira.

Nasekin elkarlanean, ikastaroa aurrera doa

2015/01/01

Bete ditugu lau egun  Kiwe wêt wêt deituriko resguardo-an, ia 2000 metrotara dagoen Nasa herriaren lurralde honetan bildu gara materialgintza ikastaroko partaideak.  Gure zerebroa etengabe kolpatu dute egun hauetan bizitakoek:  bide inposibleetan barna , chiva deituriko autobusean, Santander de Quilichao hiritik resguardora egindako bidaia, komunitateko bizitza lasaia, ordutegi naturala, Nasa herriaren humorea, sukaldariak, Don Pio Quinto agurea…

Argitataratu da HEZKUNTZA – EUSKARAREN BERRESKURATZEA IV liburu eta dokumentala

2015/01/01

Aurkeztu du Garabidek, Hezkuntza – Euskararen berreskuratzea IV liburu eta dokumentala. Eibarko UEUren egoitzan (Markeskoa) egin zen aurkezpena Andoni Barreña eta Alberto Barandiaranen eskutik. Euskararen Berreskuratzea bildumaren laugarren atala da hau. Azken hau internetean soilik argitaratu da www.garabide.eus atarian.

"Hezkuntza – Euskararen berreskuratzea IV" liburuaren aurkezpena uztailaren 15ean izango da

2015/01/01

Datorren uztailaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 17,30tan, Eibarko UEUren egoitzan (Markeskoa) Hezkuntza – Euskararen berreskuratzea IV liburu eta dokumentala aurkeztuko ditu Garabide Kultur Elkarteak.

Nasekin elkarlanean Kolonbian

2015/01/01

Kolonbiako herri indigenekin ditugun harremanak estutzen jarraitzen dugu. Oraingoan GARABIDE eta Munduko Hizkuntza Ondarearen EHU/UPV UNESCO Katedrak eta Cauca Departamenduko Nasa herriaren ACIN erakundearekin elkartasunezko garapen proiektu bati forma eman eta Euskal Herriko zenbait udaletxe eta administrazioren diru-laguntzarekin abiatu gara bidean.

Hedabideak. Euskararen Berreskuratzea (III), DVD-liburu berria kalean

2015/01/01

Euskararen berreskuratzea (III) Hedabideak liburua eta dokumentalaren oinarrian, bi galdera daude: zergatik dira garrantzitsuak hedabideak hizkuntza baten biziraupenerako? Eta, zer du Euskal Herriak emateko arlo honetan? Gaur egun, euskara hutsean argitaratzen diren egunkariak ditugu; euskaraz astero kaleratzen diren aldizkariak; euskal telebista eta irratiak; Interneten blogak, web orriak, eta eduki ugari aurkitu daitezke lan handirik gabe. Zer egin du euskal komunitateak, beraz, hedabideen alor honetan? Jon Sarasuak liburuaren sarreran dioen bezala, adi egon. Hamarraldi bakoitzeko aukerei eta beharrei adi egon. “Euskaraz egin zitekeena amestu, antolatu eta ekintzetara pasa”.

 

Garabide Kolonbian

2015/01/01

Garabide Elkarteko bi lagun aurreneko aldiz izan gara Kolonbian. Batetik, EHU-ko Unesco Katedrako eta aldi berean Garabideko kide den Andoni Barreñaren eskutik, Chocó eskualdean emberekin duten proiektu batetan parte hartu dugu. Bestetik, aurten Aditu Tituluan sendotutako harremanari esker, Cauca-ko nasa herriarekin eskuz esku ezagutu ahal izan dugu nasa yuwe hizkuntzaren errealitatea, CRIC erakundearen eskutik. Bidaia benetan aberasgarria izan da, errealitate berriei hurbilpena egiteko ezinbestekoa eta Kolonbiako hizkuntza eta kultura aniztasunaren zatitxo batetaz jabetzeko aukera paregabea. 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus