Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?
Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.
Mapudungunaren ofizializazioaren mahaia eratu da Wallmapun (Txile). Bertako kide diren Wallmapuwen erakundekoen gomendioz, Mahaiak ofizializazioa lantzeko antolatutako mintegira ordezkaria bidaltzeko gonbitea egin zion Garabideri eta eskaerari erantzunez Txema Abarrategi Garaigordobil Garabideko kidea izan da Wallmapun.
Ander Bolibar Garabideko kidea Cuetzalanen (Mexiko) izan da 2014ko abenduan bi astez Tosepan kooperatiban. Harreman luzea dugu Tosepanekin; aurrez hezkuntza arloan, murgiltze ereduan, metodologian eta materialgintzan izan dugu elkarlana, baina oraingoan Tosepan irratian nahuatl hizkuntza indartzeko eta teknologia berrien bitartez bertako hizkuntza nagusitzeko lanetan aritu da Bolibar.
Turkiako kurduekin dugun elkarlana epe luzera begirakoa bada ere, udazkenean larrialdiko dei bat jaso genuen. Gerran daude. Haiek zehazki ez, baina nolabait, bai. Gerran dauden eskualdeen ertzeko mugan Irak eta Siriatik errefuxiatutako kurduentzat eskolak kurdueraz antolatzen dabiltza, egoera zentzu askotan premiazkoa da, eta bertaratzeko deia egin ziguten, zer aporta genezakeen ikusteko.
Libian amazigh hizkuntza biziberritzeko gako eta azken hezkuntza ekimenen berri eman du Midlle East Eye atariak, bertan Karlos Zurutuza freelance kazetariak Garabideko ekinbidea, eta 2013an Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluan izan zen Hafed Fatis aipatzen ditu.
Hemen artikulu osoa ingelesez:
The Amazigh of Libya revive their previously banned language
Urrian eta azaroan zehar, Andoni Barreña Kolonbiako Cauca eskualdeko CRIC eraunde indigenarekin lanean ari da. UAIIN (Universidad Autónoma Indígena Intercultural) unibertsitatean Jatorrizko Hizkuntzen Lizentziaturan eskolak emateaz gain, CRIC Caucako Gobernuarekin batera bertako bost jatorrizko hizkuntza indigenetan (nasa yuwe, namiwam, inga, kichwa eta sia pedea) prestatzen ari den murgilketa haur-eskola pilotuak abiarazteko balioko duen egitasmoaren txostena idazten ere ari da Garabideko lehendakaria. Proiektu horien baitan, azaroaren 15 eta 16an, Cauca Iparraldeko Jambaló komunitatean, Ëente yuwe (hizkuntzaren egunean) izeneko ekitaldian parte hartu du.
Garabide Elkartea Wallmapu-ko Inarrumegepeyem Mapuche Zugun Wallmapu Mew – Academia Nacional de la Lengua Mapuche erakundearekin bildu da elkarren arteko esperientziak trukatzeko asmoz 2014ko urriaren 25ean.
Lau hilabetez Kolonbiako Caucako unibertsitatean egonaldia egiten ari da Andoni Barreña Garabideko lehendakaria. Estantzia aprobetxatuz, euskararen biziberritze prozesuan oinarritutako aholkularitza eskaintzearekin batera, interbentzio andana martxan jartzen ari da bertako nasa yuwe hizkuntzako promotore, eta komunitateetako kideekin.
Irailaren 25ean Biarritzen izan ginen Mintzalasai jardunaldien baitan Garabide prestatzen ari den ikus-entzunezko berria aurre estreinatzen. Bertan “Hizkuntza biziberritzeko estrategiak” Aditu Tituluaren lehen edizioko protagonistak ageri dira.
Kanaldude telebistakoek bertan harrapatu gintuzten, eta beraien Klip Klap saiorako erreportaje bat egin digute. `
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus