
Elkarlan honen bidez, gure jatorrizko hizkuntza eta hizkuntz komunitateen, euskara eta Paraguaiko guarania, indartzeko prozesuetan lagundu nahi da.
Yvy Marãe´ ỹ erakundeko zuzendaria den Miguél Ángel Verón Gomezek (2026ko Aditu ikastaroko partaidea ere izan dena, besteak beste) eta Garabideko lehendakaria den Iñaki Martinez de Lunak sinatu dute lankidetza-hitzarmena
Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazioaren itxiera-ekitaldia joan den ostegunean, urriaren 29an, burutu dugu Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako Areto Nagusian
Gurekin izan ditugu aurtengo Adituko partaideak, formazio programa osatu duten irakasle/adituak, erakunde zein eragileetako ordezkariak eta Garabideko komunitatea osatzen duten lan-taldeko kideak, boluntarioak eta bazkideak.
Hona hemen laburpen bideoa:
Eskerrik asko, bihotzez, aurtengo edizioa posible egin duzuen guztioi!

Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazioko Programako partaideek hainbat praktikaldi egiteko aukera izan dute; horrez gain, hainbat sentsibilizazio-hitzaldi ireki ere egin dituzte Euskal Herrian barrena. Era berean, komunitate bakoitzeko gastronomia dastatzeko aukera izan dute partaideek truke gastronomikoa eginez; horrez gainera, Errigora kanpainaren berri jaso dute, eta Gure Zirkua ere bisitatu dute.
Hona hemen laburpen bideoa:
Formazio Programa ostegun honetan (hilak 29), izango den itxiera ekitaldiaren bidez amaituko da. Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako Areto Nagusian izango da, 18:30ean.

Astea Ipar Euskal Herrian hasita eta Gipuzkoan barrena jarraituz, euskara eta euskal kulturgintza ardatz duten hainbat eragilerekin egon gara Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazio Programako 4. astean, hainbat hitzaldi eta sentsibilizazio-saiotan
Hona hemen laburpen bideoa:

Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazio Programaren hirugarren astean euskalgintzaren hainbat arlotako erakundetan izan gara, Gasteiz eta Bilbon izandako egonaldiak aprobetxatuz.
Hona hemen laburpen bideoa:
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus