Ikastaldi Trinkoaren hirugarren astea ere oparoa izan da. Denetik izan dugu: saio teorikoak, praktikoak eta baita gastronomia saioa ere. Artikuluan duzu aurreko astearen kronika laburra.
Ikastaldi Trinkoaren bigarren asteak ozta-ozta eusten dio zazpi egunetan bizitakoari. Gipuzkoa, Nafarroa, Ipar Euskal Herria, dantza, kanta, kirola... hementxe duzue guztiaren berri!
Astebete iragan da Ikastaldi Trinkoa hasi zenetik, zazpi egun eta hamaika bizipen ekarri ditu Ikastaldi Trinkoaren lehen aste honek. Egin dezagun errepasoa.
Atzo, Ikastaldi Trinkoaren hasiera ekitaldian, harrera ofiziala egin zieten Aretxabaletako alkateak –Unai Elkorok– eta Garabideko lehendakariordeak –Jon Sarasua aretxabaletarrak– 8 hizkuntza gutxiagotuetako 12 agintariei.
Mapuzuguletuaiñ-en helburu nagusia maputxe herriaren hizkuntza den mapuzuguna irakatsi eta sustatzea da eta, beraz, gazte eta helduen artean hiztun oso berriak formatzea murgiltze ereduko hezkuntza estrategiak erabiliz.
Urriaren 2an hasiko da GARABIDE Elkarteak, lehen aldiz, antolatu duen “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi.
Aimara hizkuntza sortu, indar handiarekin hedatu eta honako lurrak hartu zituen: Collaon ipar-mendebalde– hego-ekialde lerroa eta goi-lautada, baita horrekin muga egiten duen Titicaca ere. Gaur egun 1.191.352 hiztun aimara daude Bolivian.
Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxiagotuak ezagutzeko antolatzen duen hitzaldi zikloa da, aurten estreinako aldiz Garabide Elkartearen laguntzaz.
Ordezkari kaqchikel baten hitzak bere komunitatearen egoerari buruz.
Ekuadorrek, 2010eko erroldaren arabera, 15.000.000 biztanle ditu. Horietatik %7,3 indigenak dira eta horietatik %75,23 kitxuak. Gazteleraz gain, hizkuntza ofiziala dena, beste 12-15 hizkuntza indigena hitz egiten dira eta horietatik handiena kitxuera da. 500.000 hiztun ingururekin.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus