Albisteak

Isaac Carrilloren omenez

2018/01/16

Azaroaren 24ean hil zen "Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak" Aditu Ikastaroaren hirugarren edizioko partaideetako bat eta ikaskideek hitz batzuk partekatu nahi izan dituzte bera omentzeko.

Kolonbiar nasak Durangaldean hizkuntza lankidetzan

2018/01/11

Garabidek 2017ko urrian antolatu zuen Ikastaldi Trinkoa pasa zen eta, segidan, lekukoa hartu zuen Kolonbiako Nasa herriko delegazio batek. Euskal Herrian astebete eman zuten 4 ordezkarik euskararen biziberritze prozesua bertatik bertara ezagutzeko. Ez genien aspertzeko tarte handiegirik utzi eta, bi hilabete baino pasa ez badira ere, oihartzuna izan du egitarauak.

MAPUTXEEN HIZKUNTZAREN ERRADIOGRAFIA

2017/12/19

Alberto Huenchumilla Marilao maputxeak idatzi ditu ondorengo lerroak bere hizkuntzaren egoeraren diagnostikoa egiteko. Mapuzugunaren 3 indargune eta 3 ahulgune bildu ditu webgunearen bidez garabidetarrokin partekatzeko .

 

Isaac Carrillo Aditu Ikastaroaren hirugarren edizioko ordezkari maia hil da.

2017/11/27

Pasa den ostiralean, azaroak 24, hil zen gaixotasun baten jota. Poeta maia oso ezaguna zen bere jaioterrian, Yucatanen, eta hizkuntzaren aldeko ekintzaile sutsua zen. Yucatango maia hizkuntzaren ordezkari gisa hartu zuen parte 2016ko udazkenean "Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak" Aditu Ikastaroaren hirugarren edizioan eta hiru hilabetez izan genuen gure artean bere ezagutza eta hizkuntzarekiko sentsibilitate berezia partekatzen.

MAPUTXEA, MAPUZUGUN HIZKUNTZA BIZIBERRITZEKO FIN ARI DEN HERRIA

2017/11/10

Maputxeen azken bi mendeotako historia euren lurren defentsaren eta berreskurapenaren eskutik bizi izan da. Lurrarekiko atxikimenduak gidatu du hein handi batean herri honen bizirauteko borroka.

HAMABI IKUSTEKO JAIOAK GARELAKO!

2017/10/31

Egunetik gauerako pausoa Aretxabaletako Galartzako dorretxean egin genuen bart ehun bat lagunek Ikastaldi Trinkoaren agur ekitaldian. "Hamaika amets eta beste bat gehiago" lelopean bildu ginen Ikastaldi Trinkoan parte hartu duten hizkuntza gutxituetako 12 agintari indigenak eta odolez edo egonez familiakoak zaituztegunak, Ikastaldi hau egitea ahalbidetu duzuen garabidetarrak.

LAUGARREN ASTEA: KANPORA IRTEN GABE, IRTENBIDE BILA

2017/10/30

Bisita didaktikoek barne lanari bide eman diote aste honetan eta guztiaren berri emateko hementxe duzue Ikastaldi Trinkoaren azken kronika. 

 

EKITALDIA: "Hamaika amets eta beste bat gehiago"

2017/10/24

Urria eta, beraz, Ikastaldi Trinkoa bera bukatzear dagoen honetan agur ekitaldirako gonbitea luzatzera gatorkizue.

HIRUGARREN ASTEAREN OSTEAN

2017/10/23

Ikastaldi Trinkoaren hirugarren astea ere oparoa izan da. Denetik izan dugu: saio teorikoak, praktikoak eta baita gastronomia saioa ere. Artikuluan duzu aurreko astearen kronika laburra.

HAMABOST EGUN PASATA, URRIA ZENA OPARO

2017/10/16

Ikastaldi Trinkoaren bigarren asteak ozta-ozta eusten dio zazpi egunetan bizitakoari. Gipuzkoa, Nafarroa, Ipar Euskal Herria, dantza, kanta, kirola... hementxe duzue guztiaren berri!

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus