Albisteak

Nasa herrian Luuçx Le'çxkwe haur hezkuntza garatzeko esperientzia pilotua lantzen

2015/01/01

Bidaide programaren baitan egun hauetan Jon Sarasua nasa herriarekin esperientzia trukean dabil. Kolonbian (Cauca departamentuan) “Luuçx Le'çxkwe” nasa yuwez haur hezkuntza garatzeko esperientzia pilotuaren baitan kokatzen da bere egotaldia. Lehen egunetan nasatarren alfabetizazio eta idazkera alfabetiko propioaren lanketan aritu dira. 

Nasa herriarekin bidaidetzan jarraitzeko hitzarmena sinatu dugu Gipuzkoako Batzar Nagusiekin

2015/01/01

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietan lankidetza hitzarmena sinatu dugu. Bidaidetza berri honekin Nasa herrian azken urteetan garatzen ari garen hizkuntza lankidetza sendotu ahalko dugu. 

Lankidetzarako hitzarmena sinatu dugu Usurbilgo Udalarekin

2015/01/01

 Usurbilgo Udalak eta Garabide Elkarteak hitzarmena sinatu dugu kooperazioaren barruan hizkuntza lankidetza bultzatzeko eta garapen bidean diren herrietako jatorrizko hizkuntzak biziberritzeko proiektuak sustatzeko. Argazkian, Usurbilgo alkatea, Mertxe Aizpurua, eta Garabideko lehendakaria, Andoni Barreña, sinaduraren unean.

 

 

Garapenerako lankidetza-proiektuetan hizkuntza-irizpidea txertatzeko proposamena aurkeztu dute elkarlanean Garabidek, Unesco Etxeak eta Soziolinguistika Klusterrak

2015/01/01

Hizkuntza gizarteen adierazpide garrantzitsuenetakoa da, baina ez da beti kontuan hartzen garapenerako prozesuak proposatzean. Munduan hizkuntzak desagertzen ari dira, etengabe, eta egoera horretan, garapenerako lankidetzak aztertu egin behar du zer eginkizun duen hizkuntzak prozesu horietan, bai eta zer-nolako eragina izan dezakeen lankidetzak hizkuntza-galera horretan ere.

Garabidek koordinatzaile lanposturako langilea behar du

2015/01/01

Koordinatzaileak egin beharko dituen lanak:

Garapenerako lankidetza proiektuen koordinazioa eta kudeaketa orokorra, proiektu horien finantzabideak bilatzea (diru laguntzen kudeaketa), kanpo eragileekiko zein Garabideko bazkideekiko harremanak eta kanpo komunikazioa garatzea.

Amaitu da Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluaren bigarren edizioa

2015/01/01

Irailaren 16an hasi zen Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Titulua eta amaitu egin zen abenduaren 10ean, hortaz, bertan zeuden 14 ikasleak beraien herrialdeetara bueltatu dira.

Aditu titulua 2013 | Azken jaia osorik from Garabide on Vimeo.

Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu tituluaren amaiera bezala Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean, abenduaren 4ean egindako jaiaren bideoa.

Sarean da 'Eremunduan', aditu-tituluko kantua

2015/01/01

 'Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak' aditu-tituluak badu bere kantua: 'Eremunduan'. John Buhameak egin du musika eta Jon Sarasuarenak dira hitzak.

Eremunduan from Garabide on Vimeo.

Garabideko kideak, 'Tribuaren berbak' saioan

2015/01/01

Tribuaren Berbak | Euskararen tamaina from Garabide on Vimeo.

Jon Sarasua Garabideko kidea eta aditu tituluko hiru ikasle (Suna Altun, Marco León eta Viviana Gonzalez) elkarrizketatu ditu Kike Amonarrizek etb1eko saio berrian

Hizkuntza gutxituak dituzten komunitateekin lankidetza sustatzeko hitzarmena sinatu dute Garabidek eta UEMAk

2015/01/01

Garabide kooperazio era berri bat eginez, esperientzien elkar banaketan oinarritutako lankidetzan aritzen den elkartea da. Andoni Barreña elkarteko presidenteak agerraldian aipatu duenez, “Garabidek komunitateen arteko zubi lanak” egin nahi ditu. Eta norabide horretan, “jauzi kualitatibo” moduan aurkeztu du UEMArekin sinatutako hitzarmena. Batetik, Mankomunitateak “esperientzia aberatsa jaso” duelako bere ibilbidean eta baduelako zer konpartitu. Bestetik, UEMAk bere baitan dituen “71 udaletara hitzarmena zabaltzeko konpromisoa” hartu duelako.    

Urriaren 24an Jatorrizko hizkuntzen biziberritzeari buruzko mahai-ingurua Orion

2015/01/01

Orioko Udalak eta Garabide elkarteak mahai-inguru bat antolatu dugu Orioko Salatxo aretoan datorren urriaren 24an, osteguna, 19:00etan.

Mahai-ingurua Udalak eta Garabide elkarteak sinatu berri dugun elkarlan-hitzarmenaren barruan antolatu dugu, honako helburuarekin: oriotarrei beste hainbat hizkuntza minorizatutako komunitateek beren hizkuntza biziberritzeko egiten ari diren lana ezagutaraztea, eta esperientziak trukatzea.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus