Dokumentuak

Euskeraren Berreskurapena III - Hedabideak

2015/03/05 - Liburuak

2009. urtean hasi zen Garabide Euskararen Berreskuratzea liburu-dokumental bilduma osatzen. Euskararen biziberritze esperientzia sintetizatzen zuen lehen lan orokorraren ondoren, lan monografikoak argitaratzeari ekingenion 2010ean. Hala, bigarrena Euskararen berreskuratzea II, Hizkuntzen estandarizazioa izan zen. Ale honek hizkuntzen berreskurapenean hauen estandarizazioak duen garrantzia azpimarratzeko euskara batuaren sorrera eta beharren inguruko gogoeta du oinarri.

Bilduma bereko hirugarren ale honetan, hizkuntza baten biziberritzean hedabideek izan dezaketen eraginari buruzko hausnarketa plazaratzen da, gure antzeko prozesuetan murgilduta dauden hizkuntza gutxitudun herriekin elkarbanatzeko. Alberto Barandiaranek koordinatutako lanak liburua eta 20 minutuko dokumentala ditu eta lau hizkuntzetan argitaratu da.

Material osagarria:

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2019 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus