Atzo, Maia hizkuntzaren aldeko Udalerrien Topaketa egin zen Mexikoko Yukatan Penintsulako Merida hiriko Olimpo Kultur Etxean. Penintsulako bost herritako eta Euskal Herriko ordezkariak bildu ziren bertan.
Topaketan, euskararen biziberritze-prozesua eredu gisa aurkeztu zen. Euskal Herriaren ordezkari gisa, Garabide Elkarteko Arkaitz Zarraga Azumendi eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Aitor Aldasoro Iturbe izan ziren bertan. Azken horrek, ekitaldiaren irekieran, «Administrazio publikoen eginkizuna hizkuntza indigenen biziberritzean» hitzaldia eskaini zuen.











2020 Garabide