Cesar Pilataxiren hitzak dira. Garabide Elkarteak kitxuerazko telebisten sorrera laguntzeko antolatutako jardunandietan izan da Cesar Pilataxi, Ekuadorko Kawsay Fundazioko burua. Euskal Herrian egin duen egonaldia baliatuz Berria-rekin hitz egin du.
Buenos Aires hiriko erregistro zibilean ez diote beren alabari guaranieraz tximeleta esan nahi duen Panambi izena jartzen utzi Mariel eta Estebani.
Bolibiako Hezkuntza ministro ordea, Diego Pary Euskal Herrian izan da Garabidek gonbidatuta. Eusko Jaurlaritza bisitatu du, besteak beste.
Munduko nazio indigenen batasuna sortzeko konpromisoa hartu dute Peruko Punon egin den Abya Yalako Herri eta Nazionalitate Indigenen IV Goi Bileran. Halaber, hartutako beste hainbat akordioen artean estatu plurinazionalak eraikitzeko eskaera egin dute.
UNIBOLek unibertsitate eredu berria izan nahi duela dio Diego Pary Bolibiako Hezkuntza ministro ordeak.
Bolibiako Kwsay Fundazioko kide Leonel Cerrutori elkarrizketa egin zioten Argia aldizkarian, 2008ko udazkenan, Garabide Elkartearen eskutik Euskal Herrian bisitan zela.
Guarania Mercosur-eko hizkuntza ofizialetakoa izateko erabakia hartu du aho batez Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaik osatzen duten erakundeko parlamentuak.
Inoiz izan den euskaldun kopuru handiena da egun [2006ko datuak] Eusko Jaurlaritzak egindako IV mapa soziolinguistikoaren arabera.
Hizkuntz eskubideen egoerari buruzko 2008ko txostena aurkeztu du Behatokiak, eta bertan urtetik urtera kexa berdinak jasotzen ari direla nabarmendu dute.
Inauguratu dira Bolibiako unibertsitate indigenak, UNIBOL. Garabide han izan da Hezkuntza Ministerioak gonbidaturik.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus