Albisteak

Yazminen begirada: Juan Carlos Moreno hizkuntzalaria Garabide eta Huhezik antolaturiko masterrean izan da

2015/01/01

Hizkuntzalari espainiarra masterreko ikasleekin bildu zen maiatzaren 10ean. Hizkuntza kolonizatzaileek, ordezkatu nahi dituzten lekuko hizkuntza gutxituak gutxiesteko erabiltzen dituzten diskurtso eta estrategiak izan zituen hizpide.

Hasi da Garabidek eta Huhezik antolaturiko Hizkuntzen Berreskurapenerako Aditu tituludun maisutza

2015/01/01

Aste santu ostean hasi da Garabidek eta Huhezik kontsortzioan antolatu duten maisutza. Orain arteko truke programak baino sakonago aztertuko du hizkuntza gutxituen berreskurapen prozesuak, bereziki euskararen kasuan oinarrituz.

Joanes Igeregi kooperantea Guatemalan da

2015/01/01

2010eko abendu amaieran Guatemalara heldu zen Joanes Igeregi Garabide Elkarteko bazkidea, bertako Kaqchikel Fundazioarekin kooperante lanetan aritzera. Urte bat edo bi egingo ditu bertan, proiektuen garapenaren arabera.

Ekuadorko tsa'fiki hizkuntzaren lehen azterketak emaitza kezkagarriak

2015/01/01

Aurrera segitzen du Ekuadorko hizkuntzen egoera ezagutzeko Garabidek laguntzen duen egitasmoak: Tsa'chila herrian egiten ari diren azterketaren lehen emaitzak kezkagarriak dira.

Bere egitura sendotzen ari da Garabide

2015/01/01

Bere egituraren gaurkotze eta sendotze prozesua burutu du Garabide elkarteak. Joan den astean Eskoriatzan egindako batzarrrean onartu ditugu prozesu hau osatu duten estatutu eta kargu berriak. Presidente berria Urko Kolomo izango da.

“Inoiz baino azkarrago desargertzen ari dira hizkuntza indigenak”

2015/01/01

Hizkuntza indigenak zein azkar desagertzen ari diren ikusita oso kezkatua agertu da Marleen Haboud hizkuntzalari eta ikertzaile ekuatoriarra.

Arrakasta handiz aurkeztu ditugu euskararen berreskuratzearen gakoak ezagutarazteko liburua eta dokumentala

2015/01/01

Euskararen berreskuratzea azaltzeko egiten hasi garen ikerketa eta sintesi lanaren lehen emaitza arrakasta handiz aurkeztu berri dugu Andoainen [Gipuzkoa] euskalgintzako ordezkaritza handiaren eta hedabideen aurrean.

Mundumira jaia Antzuolan

2015/01/01

Datorren maiatzaren 29,30 eta 31an Munduko Kulturen Festa, Mundumira, jaia ospatuko da Debagoienan, Gipuzkoan, aurten Antzuolako herrian. Hiru egunetan hainbat ikuskizun eta ekitaldi izango dira.

Herri indigenen ipuinak erakusteko jaialdiak Ekuadorren

2015/01/01

Ekuadorko herrien ipuinak eta istorio zaharrak jaso, ikus-entzunezko formatuetan prestatu, herri indigenei itzuli eta hedatzeko Asi dicen mis abuelos egitasmoko lanak erakusteko jaialdiak egin dituzte.

Euskararen bidearen berri eman dugu Nazio Batuen Erakundean

2015/01/01

Nazio Batuen Erakundean New Yorken egin den Gai Indigenetarako bederatziagarren Batzar Orokorrean izan gara Garabideko kideak euskararen esperientziaren berri ematen.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus