| < | Ekaina 2026 | > | ||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | |||||
Hizkuntzen biziberritzean kontakizun eta diskurtsoak aldatuz, egokituz, eguneratuz doaz.
Eta aurtengo Taupadan diskurtso horiek erdigunean jarri nahi ditugu. Biziberritzen ari diren Hego globaleko hizkuntza komunitate gutxituen BIHAR nazioarteko kongresuaren baitan kokatu dugu aurtengo jardunaldia.
Hortik jaio da Biharko Taupada.
Goiz beteko egitarauan, bi ekarpen jaso nahi ditugu, batez ere. Batetik, jaso nahi dugu zein kontakizun berritzaile edo interesgarri egiten ari diren Hego globaleko hizkuntza gutxituak. Bihar kongresuaren baitan egin den ikerketa ekarriko dugu, zeinetan 70 hizkuntza komunitate inguruko diskurtsoak aztertu diren ikuspuntu intersekzional batetik. Ikerketa hori Euskal Herriko mugimendu eta eragile ezberdinekin partekatzen gabiltza azken asteetan, eta gogoeta saio horietan jasotako lehen emaitzak ere ekarriko ditugu Biharko Taupadara.
Bestetik, ikuspegi intersekzionala aintzat hartuz, entzungo dugu nola josi ditzakegun hizkuntzaren inguruko kontakizunak antiarrazismo, feminismo eta ekologismotik datozenekin. Zer ikas dezakegu mugimendu ezberdinetatik? Nondik elikatzen ditugu diskurtso horiek? Zerk balio dezake euskararen biziberritzerako?
Egitaraua eta izen-ematea: https://taupamugimendua.eus/taupada/
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus