Agenda

< Maiatza 2026 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

BIHAR ekimenaren prentsaurrekoa

Noiz: Maiatzak 11
Ordua: 11
Non: Borderline Faktoria (Hendaiako tren geltokia)

Bi urtez prestaketa lanetan ibili ondoren, Garabide Elkarteak BIHAR ekimenaren antolakuntzan parte hartu du, Plazara, Soziolinguistika Klusterra eta Taupa Mugimendua erakundeekin elkarlanean. Bilbon, Euskararen Etxean egindako aurkezpenaren ostean, Hendaiako Borderline Faktorian aurkeztuko dugu datorren astelehenean, maiatzaren 11n, 11:00etan.

BIHAR egitasmoak biziberritzen ari diren hizkuntza komunitate gutxituak ekartzen ditu erdigunera, hizkuntzak biziberritzeko diskurtso edo kontakizunetan jartzen delarik fokua. Nazioarte mailako diagnostiko batean oinarriturik eta Euskal Herri mailako sozializazio ariketa batean indarra harturik, lau eguneko kongresu antolatua izango da irailaren 23tik 26ra, Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Xehetasunak prentsaurrekoan jakinaraziko dira.

Ezohiko eta dimentsio handiko ekimena izango da. Munduari begira jartzeko aitzakia eta mundu mailan kokatzeko aukera.

 

Parte hartuko dute:

  • Imanol Larrea Mendizabal (Soziolinguistika Kluisterra)
  • Jasone Mendizabal Altuna (Taupa )
  • Xan Aire (Plazara)
  • Gorane Ayesta Maidagan eta Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba (Garabide)

Harremanetarako: komunikazioa@bihar.eus // Tlf: 0034.688.632.433

2026ko Aditu ikastaroa: online formazioaren hasiera

Noiz: Maiatzak 18
Non: Online

Sei astez, online formazioa jasoko dute, 2026ko udazkenean aurtengo Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programan izango diren partaideek.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus