| < | Maiatza 2026 | > | ||||
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Bi urtez prestaketa lanetan ibili ondoren, Garabide Elkarteak BIHAR ekimenaren antolakuntzan parte hartu du, Plazara, Soziolinguistika Klusterra eta Taupa Mugimendua erakundeekin elkarlanean. Bilbon, Euskararen Etxean egindako aurkezpenaren ostean, Hendaiako Borderline Faktorian aurkeztuko dugu datorren astelehenean, maiatzaren 11n, 11:00etan.
BIHAR egitasmoak biziberritzen ari diren hizkuntza komunitate gutxituak ekartzen ditu erdigunera, hizkuntzak biziberritzeko diskurtso edo kontakizunetan jartzen delarik fokua. Nazioarte mailako diagnostiko batean oinarriturik eta Euskal Herri mailako sozializazio ariketa batean indarra harturik, lau eguneko kongresu antolatua izango da irailaren 23tik 26ra, Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Xehetasunak prentsaurrekoan jakinaraziko dira.
Ezohiko eta dimentsio handiko ekimena izango da. Munduari begira jartzeko aitzakia eta mundu mailan kokatzeko aukera.
Parte hartuko dute:
Harremanetarako: komunikazioa@bihar.eus // Tlf: 0034.688.632.433
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus