Proiektuak

Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko Ikastaldi Trinkoa

Garabidek 2017 urtean martxan jarriko duen proiektua da Ikastaldi Trinkoa, hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan formazio intentsiboa, 140 ordukoa, estrategia orokorretan zentratua eta gidaritza profila duten eragileei zuzendua. Formazio proiektu bat da, hizkuntza berreskurapenaren inguruan lanean ari diren herri indigenetako erakundeak indartzera bideratuta dagoena. Funtsean, euskal esperientziaren eta hizkuntzaren berreskurapenerako gakoen gaineko formazioa eskaintzen zaie munduko hizkuntza komunitate gutxituetako ordezkariei, ondoren beraiek euren prozesuaren protagonista izan daitezen.

Orain arte Aditu Ikastaroaren bidez identifikatutako beharrei erantzuteko asmoz sortu da Ikastaldi Trinkoa eta, hain zuzen ere horregatik, Aditu Ikastaroan eskaintzen den formazioaren osagarri gisa eskaintzen dugu. Aditu Ikastaroa luzeagoa da eta gizarte ekintzaileak dira hartzaileak, aldiz Ikastaldian parte hartzaileek gidaritza profila dute.

Horrela, formazio osagarri hauei esker, hizkuntz-komunitate berdinaren baitan bi eragin eremuetatik lantzen da hizkuntza lankidetza eta, beraz, komunitateen formazio-estrategia beraren barruan herri mugimenduen eta instituzioen arteko elkarlana sustatzera bideratuta dago.

Honek guztiak Garabidek garatzen duen kooperazio linguistikoaren ezaugarrietako bat nabarmentzen du: lanerako metodo moduan komunitateekin epe luzeko konpromisoa eta bidaidetza planteatzea.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus