Agenda

< Apirila 2019 >
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     

[KORRIKA] Hizkuntza Indigenen Urtearen kilometroak!

Noiz: Apirilak 05
Ordua: 11:40-12:30
Non: Tutera pasata Alesbesera bidean

Nazio Batuen Erakundeak 2019a Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatu du. Hori dela eta, Korrikan bistaratze puntu bat izango dute munduko hizkuntza gutxituen biziberritzearen alde lanean ari diren eragileek. Lekukoa eskutik eskura pasatuz hiru kilometro (211, 212 eta 213. kilometroak) egingo ditugu Nafarroako Erriberan hainbat hizkuntza eragilek (Garabidek, Orioko Kichwa Otavalo elkarteak, UNESCO Katedrak, Txikiak Handik...) munduko hizkuntza gutxituen biziberritzearen aldeko KLIKA egiteko. Zuk ere batu nahi baduzu zatoz gurekin Hizkuntza Indigenen Urtearen kilometroak egitera!

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus