Albisteak

G A R A B E R R I #01 Hizkuntza Lankidetzaren berripapera

2016/07/18

Garabideren berri izateko buletin berri bat jarri dugu martxan. GARABERRI: Hizkuntza Lankidetzaren berripapera lauhileroro argitaratuko da, aurreko astean bidali genien Garabideko bazkideei. Buletina jasotzeko interesa baduzu hemen ere harpidetu zaitezke.

Okzitania, Errumania, Nasa Yuwe hizkuntzaren biziberritzea, Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroaren hirugarren edizioa...dira lehen edizioko kontuetako batzuk. Hemen irakurri daiteke lehen alea:

G A R A B E R R I #01 (Buletina)

On egin.

Hitzarmena Baztango Udalarekin

2016/07/01

Baztango Udalarekin elkarlan hitzarmena sinatu genuen ekainaren 28an. Nafarroako udal batekin sinatzen dugun lehen hitzarmena da eta poz berezia ematen digu bide hori urratzeak.

Elkarlan honek 2016ari begira garatuko ditugun hizkuntzak biziberritzeko proiektuak lagunduko ditu eta balioko du baztandarrengan hizkuntza minorizatuekiko sentsibilitatea piztu eta euskalgintzarekin harremana estutzeko.

 

ArNasa txiKitxuak dokumentala

2016/06/17
"ArNasa txiKitxuak; Andeetako bi hizkuntzari eutsi guran" dokumentala aurkeztu dute gaur Sara Mijangos, Igone Cerio eta Nagore Olmosek HUHEZI fakultateko #KimuBerri Gradu Bukaerako Lanen aurkezpen ekitaldian.

Lan eskaintza Garabiden

2016/06/02

Garabidek harreman instituzionalak kudeatu eta hizkuntza lankidetzan aritzeko langilea behar du.

Langileak egin beharko dituen lanak:

- Erakunde publikoekiko (udal nahiz handiago), euskalgintzako erakundeekiko eta nazioarteko erakundeekiko harremanak lantzea, proiektu eta ideia berriei, finantziazioari eta elkarlan ildoei begira.

- Garabideren egitekoan (munduko hizkuntzak biziberritzeko prozesuetan egiten duen zubigintza lanean) sortzen diren beste zeregin askotarikoak, bertako lan-talde teknikoaren baitan.

Informazio guztia

Lankidetza hitzarmena berritu dute UEMAk eta Garabide elkarteak, udalen garapen-lankidetzarako laguntzak kooperazio ildo berrietara bideratu nahian

2016/04/27

Garapen-lankidetzarako ematen duten diruaren %25 jatorrizko hizkuntzak eta kulturak biziberritzeko esperientzietara bideratzeko proposatuko die UEMAk udalei, Garabide elkartearekin hitzarmena berritu ostean.

sinadura2016-04-26

Beltzean mintzo

2016/03/15

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

“Antza, lehen ez zuten nahi txiletarrek mapudungun ikas zezaten"

2016/02/09

Albistearen iturria: Aizu aldizkaria

Mapudungun edo mapuzungun du izena maputxeen hizkuntzak, eta egoera larrian dago. Berreskuratzeko asmotan, Txileko komunitate batzuetan barnetegiak jarri zituzten martxan pasa den ekainean, helduek hizkuntza ikas eta irakats dezaten. Hala, ikasle batzuk berehala hasten dira irakasten, gutxieneko maila lortutakoan. 

Joseba Irazabalek mapudungun barnetegi horietako batean igaro zituen Gabonetako oporrak, Wallmapu-ra (maputxeen herria) Garabide elkarteak bidalita. Irazabal AEK-ko didaktika taldeko kidea da eta euskara irakasteko materiala sortzen jarduten du.

Bidaia horren helburu nagusiak bi ziren: batetik, maputxeen hizkuntzaren egoerari eta berpizteko egiten ari diren lanei buruzko informazioa biltzea Garabiderentzat, erakundeak hango elkarlana hobeto planifikatu ahal izateko; bestetik, AEKren eskarmentutik abiatuta, nolabaiteko ekarpena egitea helduei mapudungun irakatsi nahi dieten irakasleen prestakuntzari dagokionez.

Ordezkaritza kurduaren Euskal Herriko egonaldia

2015/12/04

Abenduaren 5etik 11ra bitartean sei hizkuntza aktibista kurdu izango dira Euskal Herrian, euskararen berreskurapen esperientzia ezagutu, eta hizkuntza komunitateen arteko esperientzia trukean sakontzeko bidaidetzan.

Egonaldia “Bidaide” proiektuaren baitan kokatzen da, eta aurrez hizkuntza kurduarekin Garabide elkarteak duen esperientzia truke iraunkorraren jarraipena da.

"Bost Truke: Andeetako, Kurdistaneko eta Serbiako jasokinak" liburuaren aurkezpena

2015/12/03

Larunbatean, abenduaren 12an, goizeko 11:00etan Jon Sarasua Garabideko kideak bere azken liburua aurkeztuko du, "Bost Truke: Andeetako, Kurdistaneko eta Serbiako jasokinak"  Durangoko Azokaren baitan.

Pamiela argitaletxearekin ondu du lana, eta bertan azken urtean egindako bost bidaidetzetako gogoetak batzen dira, gehienak hizkuntza lankidetzaren baitako esperientzia trukeetan jasotako oharrak.

Beltzean mintzoren udazkeneko bira

2015/10/16

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

Udazkenean “Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentalaren bigarren aurkezpen bira antolatu dugu Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus