Albisteak

Helduentzako hizkuntzaren irakaskuntzaren metodologiari eta plangintzari buruzko ikastaroa, Nasa Yuwezko sustatzaileentzat, CECIDICen

2019/07/30

Uztaileko eta abuztuko asteburuetan zehar, hizkuntza irakasteko metodologia eta plangintzari buruzko hainbat jardunaldi egiten ari dira, CECIDICen. Ikastaroaren hezitzaile-dinamizatzaileak Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga, helduen hizkuntza irakaskuntzaren metodologia eta planifikazio adituak eta Garabide elkarteko ordezkariak, eta Rolando Ladu A 'skwe eta Omaira Ramos NasaYuweko promotoreak dira. Jardunaldi hauen helburua da, hain zuzen ere, sustatzaileei irakastea non egon daitezkeen Nasa Yuwe hizkuntzaren biziberritze gakoak, eta horien artean, zer garrantzi estrategikoa duen pertsona helduei hizkuntza propioa irakasteak.

Horretarako, sustatzaileek komunikazio-zereginetan oinarritutako ikuspegi metodologikoaren printzipioak barneratzea bilatu dute. Horretarako, atazetan oinarritutako curriculumaren ezaugarriak aztertu dituzte eta, orain arte landutako A1erako materialak partekatu dituzte. Curriculum horren diseinuan Nasen errealitate kulturalera egokitzeko ahalegina egiten ari dira, eta ikastaro honetan, hori ere kontuan hartu da.

Era berean, eduki komunikatiboak identifikatzen ikasi dute. Ataza bakoitza arrakastaz burutzeko, ikasleak bereganatu behar duena zer den aurreikusi eta eduki horiek irakasteko ariketak aztertu dituzte.  eta praktikan jarri dituzte. Irakasleen etengabeko prestakuntza ezinbestekoa da, baina, are gehiago metodología batean aritzen ikasteko. Horregatik, hainbat ariketa praktikan jarri dituzte: jokoak, audioak, bideoak, ariketa errepikakorrak... Ondoren, irakasleen sentsazioak jaso eta zalantzak argitu dituzte.

Bukatzeko, edozein curriculum garatzeko beharrezkoak diren materialen inguruan hausnartu dute eta ariketa batzuk burutu. Audio eta bideoen garrantzia azpimarratuta, horien ezaugarriak eta lantzeko bideak zeintzuk izan daitezkeen ikusi dute. Jardunaldietan, 50 sustatzailek parte hartu dute. Gehienak Toribiokoak, baina baita San Frantzisko, Candono, Janbaló, Tierra adentrokoak…

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2019 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus