Albisteak

Generoa eta hizkuntza jardunaldiak CECIDICen

2019/05/28

Maiatzaren 18 eta 19an, larunbata eta igandean, "Generoa eta hizkuntza" jardunaldiak egin ziren, CECIDICen, San Franciscon. Laura Agirrek “Emakume Nasek pentsamendua harilkatzen mugimendua”ko ordezkariak eta Ana María Ramosek, Nasa Yuweko teknikariak, elkarlanean, talde dinamizatzaileak izan ziren.

Jardunaldietan, guztira, 50 sustatzaile izan ziren, Janbaló, San Francisco, Tierra Dentrotik etorritakoak, besteak beste. Jardunaldiak bertaratutakoen aurkezpenarekin hasi ziren, ondoren Maria eta Laurak gizarte desberdintasunei buruzko ezagutza eman zuten, kultura matxistaren aurrean emakumearen papera eta rola baloratzen ez delako. Era berean, modu ludikoan, politika, kultura, gizarte eta antolaketa-mailan emakumeen eskubideei buruzko agintaldi guztiak ezagutarazi zituzten, Cauca iparraldeko komunitate indigenen ahotsetik eta eskualde mailan egindako biltzarren bidez, abiatuta. Topaketan, objetiboki hausnartu zen nola eragiten duen kultura matxistak ikasketa prozesuan, Kwexs YUWEren irakaskuntzan?

Material didaktikoen laguntzaz, bideoak eta audioak erabiliz, gaur egun emakumeek lurraldean bizi dituzten indarkeria-mota ezberdinei, hala nola, indarkeria psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa eta sexualei buruzko hausnarketa egin zen. Parte-hartzaileek gai hauei buruz hitz egiten jarraitzearen garrantzia aitortu zuten; izan ere, beharrezkoa da gizonen eta emakumeen arteko harremanen oreka eta harmonia berrezartzea, horrela, “Puy 'Ada” nasa hitzak ezartzen duen bezala benetako osagarritasuna eraikitzeko.

Irakasleei egindako elkarrizketak (gazteleraz):

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2019 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus