Albisteak

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien ikastaroa, nasa yuwe sustatzaileentzat zuzendua, CECIDICen

2019/07/22

Ikhzu'n Julicue, CECIDICeko komunikazio saileko teknikaria eta Itziar Amunategi, komunikazio digitaleko teknikaria eta Garabide elkartearen ordezkaria, "Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak" ikastaroaren hezitzaile-dinamizatzaileak izan dira, uztailaren 6an eta 7an, CECIDICen, egindako ikastaroan.

Jardunaldiok, ikastaroan zehar diseinatutako helburuak lortzeko, asteburuan zehar garatuko diren programaren aurkezpenarekin hasi ziren. IKTei (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) buruzko sarrera bat egin ondoren, ikasturte honetako parte-hartzaileek, taldeka, IKTak Nasa Yuwe hizkuntzaren biziberritzean duten eraginez eztabaidatu zuten, bai abantailak eta bai desabantailak, objektiboki baloratuz.

Amunategik, bere aldetik, beste hizkuntza indigenetan egindako esperientzia digitalak aurkeztu zituen: maia, aymara, indemaia, maputxea eta kitxua hizkuntzetan, on-line ikastaroak, jokoak, aplikazioak, hiztegiak, itzultzaileak, besteak beste.

Eta bestetik, irudien bidez, kronologikoki azaldu zuen, IKTen bilakaera, euskararen normalizazio prozesuan, horretarako IXA, .eus, Librezaleak, Game Erauntsia, Wikipedia eta Txikipedia, Mastodon aipatu zituen beste proiektu batzuen artean.

Era berean, software libreak, kode irekiak eta bere filosofia kolaboratibo-eraikitzaileak eskaintzen dituzten abantailak eta egokitasunak aipatu zituen, hizkuntza ez-hegemonikoetan programatzeko eskaintzen dituzten aukerak zehaztuz.

Ostean, hezitzaileek, testuak prozesatzeko, aurkezpenak egiteko, audioak eta bideoak editatzeko hainbat programa aurkeztu zituzten, ondoren, parte-hartzaileek ariketa praktiko laburrak egin ahal izateko.

Bukatzeko, Julicuek, grafikoki, mundu zinematografikoan dauden plano motak aurkeztu zituen eta bideo bat editatzeko gidoi bat egitea proposatu zien ikasleei. Parte-hartzaileen ordenagailuetan bideoak editatzeko programa bat instalatu ondoren, ikasleek, Julicueren azalpenak modu praktikoan jarraitu zituzten.

Parte-hartzaileek, programak ikasten jarraitu beharra nabarmendu zituzten, Nasa Yuweren biziberritzean, Nasa Yuweren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan eta Nasa Yuwezko komunikazioetan IKTek dituzten garrantziengatik.

Argazki guztiak hemen

Aurreko moduluetako kronikak:

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2019 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus