Albisteak

Martxoan abiatu da Nasa Yuwe Hizkuntza Biziberritzeko Prozesuen Kudeatzaileen Formazio Teknikoa

2019/05/24

Formazio Teknikoa 2.800 ordukoa izango da eta urte bitan gauzatuko da (2019-2020), CECIDIC erakundearen egoitzan (Tunxiwxu-Toribio, Norte, Cauca, Kolonbia). Ikastaroaren ardura nagusia CECIDIC erakundeak duen arren, alboan ditu antolatzaile gisa UAIIN unibertsitate indigena eta Garabide Elkartea. Babesle gisa Cauca Departamenduko hainbat erakunde indigena ageri dira: Asociación de Cabildos de Toribio Proyecto Nasa, Çxhab Wala Kiwe-ACIN, Asociación de Cabildos Nasa Çxhäçxha eta Tunxiwxu-Toribioko Udala.

Lehen aldiz izango da halako formazio batean Nasa Yuwea oinarrizko komunikazio hizkuntzatza, helburua %80ean erabiltzea baita. Gogoan izan behar da, formazio honen aurrekaria izan zen 2018ko Diplomaturan %70ean erabili zela Nasa Yuwe elea. Ikastaroa gainditzen dutenek, Nasa Yuwe hiztunak nahitaez, UAIIN unibertsitatearen titulu ofiziala jasoko dute.

Formazio Tekniko honen helburua Nasa Yuwe hizkuntzaren biziberritze prozesua indartzea, bultzatzea eta aberastea da, besteak beste eragileak tekniketan eta estrategietan trebatuz. Bada helburua ere Nasa Yuwe elea arlo akademikoan erabiltzearen ohitura sendotzea eta prestijiatzea.

Garabide Elkartearen zeregina Formazio Tekniko honetan biziberritze lanabesak, teknikak eta estrategiak partekatzea da, hala nola hezkuntza arlokoak edo helduen irakaskuntzakoak eta hizkuntza plangintzakoak. Egitasmo hau gauzagarri Gipuzkoako Foru Aldundiak, Durangoko Udalak eta Euskal Herriko hainbat adituk eta ekintzailek egin dute.

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2019 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus