Albisteak

Nasa Yuwe sustatzaileei zuzendutako kultur ekoizpeneko ikastaroa, CECIDICen

2019/07/02

"NASA YUWEzko Kultur Ekoizpena” ren ikastaroko hezitzaile-dinamizatzaileak izan dira elkarlanean Saadi Cometa, Aldemar Quiguanan eta Mikel Mendizabal, azken hau Garabide elkartearen ordezkaria, EASO Politeknikoko irakaslea eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako kidea, ekainaren 24tik 30era bitartean, CECIDICen.

Jardunaldiok kultur produkzio eta hedapen prozesu batean gauzatu beharreko ekintzen aurkezpenarekin hasi ziren, eta, horretarako, hainbat jarduera-panela eta kronograma diseinatu zituzten, ikasturtean zehar, nasa yuwezko materiala ekoizteko eta zabalpen lanak egiteko.

Ikastaro honetako parte-hartzaileek hainbat jarduera egin dituzte, hala nola: Nasa lurraldeko sendabelarren kartilak, Nasa hizkuntzan sortutako materialen katalogazioa, beste herri batzuetako ipuinen itzulpenak … Nasa Yuwera.

Ikasturte honetan zehar, hainbat lurraldetako kultur ospakizunen eszenifikazio laburrak irudikatu dira ere, hala nola, “Euskal Sey-Buy”-a, "Sua itzaltzea", ”Cxaa puc"-a, beste batzuen artean.

Bestalde, aipatzekoa da, ikasleek, Nasa Yuwe hizkuntzan argitaratuta dagoen materiala gizarteratzeko helburuarekin egindako erakusketa arrakastatsua, ekainaren 26an, goizean zehar, CECIDICeko sarreran. Erakustaldian eduki eta euskarrien bidez banatutako hainbat mahai izan ziren, bertan, erakusgai Nasa Yuwez ekoiztutako material didaktikoa: liburuak, kartillak, hiztegiak, egutegia, landare eta sendabelarren liburuxkak, kartelak, eta euskarri digitaleko materialak, animazioak, bideo-jokoak eta haurrentzako bideoak.

Ikastaroari amaiera emateko, Telmo del Esnalek zuzendutako 'Dantza' filma proiektatu zen, larunbat arratsaldean, CECIDICeko areto nagusian.

Argazki guztiak hemen ikusgai.

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus