Agenda

< Ekaina 2020 >
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     

[TAILERRA] Ekintzailetza ekonomia zirkularrera gerturatzen

Noiz: Ekainak 11
Ordua: 17:30
Non: Online-zoom

HASIERA: Ekaina 11 - 17:00 h. 
BUKAERA: Ekaina 11 - 18:30 h. 
KATEGORIA: FORMAKUNTZA
NON: Online - Zoom plataforma

Ken Webster Ellen MacArthur Fundazioko Berrikuntzako zuzendari ohiak erantzun dio tailer honetan erantzuten saiatuko garen galderari: zein da ekintzaileen zeregina ekonomia zirkular baterako trantsizioan? Bere mezua argia da: "Ezinbestekoa da, hemendik sortzen baitira aldaketa disruptiboak". Mugarik gabeko Ekonomilariak-en gure ekonomian eta gizartean hazkunde iraunkorra bilatzen dugu eta tailer birtual hau antolatu dugu ekintzailetza eredu ekonomiko iraunkor batera, Ekonomia Zirkularrera, hurbildu ahal izateko. Garazi Larrea, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia graduko ikaslea eta erakundeko kolaboratzailea da. Orain dela pare bat urte Ekonomia Zirkularrean eta garapen zuzen eta jasangarrian murgildu da proiektu txikietan eta bere Gradu Amaierako Lanean. Larrialdi klimatiko baten aurrean gaudela kontsideratzen du eta hor hasten dela aldaketaren beharra, Eduardo Galeanok esan zuen bezala “jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak egiten, mundua alda dezake”. 

Ekonomia zirkularraren eta tailerraren inguruko informazio gehiago daukazu gure webguneko sarreran. Tailerrean parte hartu nahi baduzu, hurrengo estekan eman behar duzu izena. Doakoa da eta gazteleraz izango da.

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus