Agenda

< Urria 2019 >
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

[DOKUMENTALA] "Waye"-ren estreinaldia

Noiz: Urriak 02
Ordua: 10:00
Non: Le Royale zinema, Miarritze

Mintzalasai programaren baitan Miarritzeko "Biarritz Amerique Latine" zinema jaialdian estreinatuko dugu Waye dokumentala, Mexikoko Yukatango maia hizkuntzaren biziberritzea biltzen duena.

Egileak: Irati Briñas Gastón, Egoitz Díaz Ibargoitia eta Andoni Marquinez Otaegi. Dokumental hau euren Gradu Bukaerako Lana izan da Mondragon Unibertsitatean. 

TRAILERRA:

[AZOKA] Boluntario eguna Beasainen

Noiz: Urriak 05
Ordua: 10:00-13:00
Non: Beasain

Urtero legez, Beasaingo boluntario egunean parte hartuko du Garabide Elkarteak hizkuntza lankidetzan egindako lana bistaratzeko.

[DOKUMENTALA] "Waye" eta solasaldia

Noiz: Urriak 14
Ordua: 11:00
Non: EHUko Letren Fakultatea, Gasteiz

Waye dokumentala, Mexikoko Yukatango maia hizkuntzaren biziberritzea biltzen duena, aurkeztuko dugu EHUko Letren Fakultatean eta dokumentaleko protagonistekin solasean aritzeko parada izanen dugu.

Egileak: Irati Briñas Gastón, Egoitz Díaz Ibargoitia eta Andoni Marquinez Otaegi. Dokumental hau euren Gradu Bukaerako Lana izan da Mondragon Unibertsitatean. 

TRAILERRA:

[EKITALDIA] Gidaritentzako Ikastaldi Trinkoaren agur ekitaldia

Noiz: Urriak 28
Ordua: 18:00
Non: Arkupe kulturgunea, Aretxabaleta

Irailaren 30etik urriaren 21ra GARABIDEk “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko Ikastaldi Trinkoa” antolatu du. Bertan, munduko hizkuntza gutxituetako 17 ordezkarik hartuko dute parte eta urriaren 28an “AGUR EKITALDIA”rekin emango diogu amaiera Aretxabaletako Arkupe Kulturguneko Zaraia aretoan.

[MAHAI-INGURU SORTA] Hizkuntza gutxituak: iraun ala bizi

Noiz: Urriak 29
Ordua: 19:00
Non: Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

"Hizkuntza gutxituak: iraun ala bizi" mahai-inguru sortak hiru zita biltzen ditu, bigarren honetan, urriaren 29an, "Oraina sentitu" izenburupean aztertuko dute hiru hizlarik beste herrialde batzuetan komunitate indigenek bizi duten egoera. Programa hau izango da:

  • Waye dokumentalaren aurkezpena (Egoitz D. Ibargoitia, Andoni Marquinez eta Irati Briñas zuzendariak)
  • Socorro Cauich Caamal (Mexikoko Yukatango maia hizkuntza eragilea, Radio Yúuyum eta Yúuyum-eko kidea)
  • Oscar Chan Dzul (Mexikoko Yukatango maia hizkuntza eragilea, Centro Interdisciplinario de Investigación y Desarrollo U Yich Lu´um-eko kidea)

Aurkezle eta gidari: Jon Sarasua (Garabideko kidea eta HUHEZIko irakaslea)

 2019 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus