Garabide

Helburuak

Garapenerako euskal lankidetzaren ardatz potentzialetako bat izanik, orain arte mamitu ez den kooperazio ildo bati oinarria eskaintzea da Garabideren egitekoa. Honako helburu hauek formulatzen ditugu:

  • Garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta.
     
  • Norabide horretan, munduko hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea. Lankidetza proiektu horiek hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren garapen-alor desberdinetan gauzatzea, hezkuntzaren alorrean indar berezia jarriz
    .
  • Euskararen eta euskal kulturaren garapenean lanean ari diren erakundeek Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuekiko lankidetzarako beren esperientzia eskain dezaten sustatzea, horretarako markoa eta bideak eskainiz .
     
  • Hori guztia beti ere kontuan izanik hizkuntzaren eta kulturaren biziberritze prozesua nahitaezko oinarria dela giza eskubideen, jasangarritasunaren eta ekitatearen aldeko eraldaketa mugimenduetan.

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus