Albisteak

Euskal esperientzia maputxe herriarekin partekatzen

2015/01/01

Garabide Elkartea Wallmapu-ko Inarrumegepeyem Mapuche Zugun Wallmapu Mew – Academia Nacional de la Lengua Mapuche erakundearekin bildu da elkarren arteko esperientziak trukatzeko asmoz 2014ko urriaren 25ean.

Nahuatl hizkuntzarekin elkarlanean aritzeko hitzarmena Andoaingo udalarekin

2015/01/01

  

 
Andoaingo Udalak hitzarmena sinatu du Garabiderekin, garapen bidean dauden herrietako hizkuntzen normalizazioan laguntzeko. Zehazki, Mexikoko Nauat herriaren eta Euskal Herriaren arteko esperientzia trukean oinarrituko da hitzarmena.

Nasa yuwee hizkuntzarentzat esperientzia interesgarria

2015/01/01

Lau hilabetez Kolonbiako Caucako unibertsitatean egonaldia egiten ari da Andoni Barreña Garabideko lehendakaria. Estantzia aprobetxatuz, euskararen biziberritze prozesuan oinarritutako aholkularitza eskaintzearekin batera, interbentzio andana martxan jartzen ari da bertako nasa yuwe hizkuntzako promotore, eta komunitateetako kideekin.

Mintzalasai jardunaldien baitan Kanaldudek erreportajea egin digu

2015/01/01

Irailaren 25ean Biarritzen izan ginen Mintzalasai jardunaldien baitan Garabide prestatzen ari den ikus-entzunezko berria aurre estreinatzen. Bertan “Hizkuntza biziberritzeko estrategiak” Aditu Tituluaren lehen edizioko protagonistak ageri dira.

Kanaldude telebistakoek bertan harrapatu gintuzten, eta beraien Klip Klap saiorako erreportaje bat egin digute. `

 

Lankidetzarako hitzarmena sinatu dugu Berriatuako Udalarekin

2015/01/01

 

Berriatuako udalak (Bizkaia) eta Garabide elkarteak hitzarmena sinatu dute jatorrizko hizkuntzen biziberritzean lanean jarraitzeko konpromisoa hartuz. Imanol Mugartegi alkateak eta Txema Abarrategi Garabideko koordinatzaileak irudikatu dute bi erakundeen arteko hitzarmena.

 

Berriatuarekin, 7 dira (Zarautz, Ondarroa, Usurbil, Orio, Oiartzun, Otxandio eta Berriatua) Garabiderekin hizkuntza lankidetza hitzarmena sinatu duten UEMAko udalerriak.

 

Joanes Igeregi Santamaria: 'Hizkuntza indigenak, ofizialak izan arren, ez dute inolako babesik'

2015/01/01

 

Joanes Igeregi Garabideko kidea elkarrizketatu dute Bizkaie! aldizkarian. Joanes bi urtez Guatemalan izan da, gertutik ezagutzen du kaqchikel hizkuntza komunitatea. Horrez gain, Mexiko hegoaldea, Guatemala, Salvador, Honduras, Nicaragua, Costa, Panama, Kolonbia, Peru eta Ekuador zeharkatuak ditu, hamaika jatorrizko hizkuntza ezagutu, eta bizipen metatzeko.

Euskararen esperientzia partekatzeko hitzaldi birtualak

2015/01/01

Jon Sarasua eta Andoni Barreña Garabideko kideak urrutiko hitzaldi bana eskaintzen ari dira astean zehar PROEIB Andes  programaren baitan.

Garabide.eus domeinu aitzindarien zerrendan dago

2015/01/01

Gaur aurkeztu dira Bilbon 92 .EUS domeinu aitzindariak, eta Garabide Elkartearen webgunea horietako bat izango da.

Euskararen komunitateak domeinu propioa izango du gaurtik aurrera. Munduko gainontzeko hizkuntza gutxituekin elkarbanatzeko bezalako lorpen berria gure hizkuntzak sareko domeinu propioa lortzearena.

Hitzarmena nasa yuweren hizkuntza eta eskola estrategiak indartzeko

2015/01/01

Durangoko Udalak eta Garabide Kultur Elkarteak hitzarmena sinatu dugu Kolonbiako Caucako nasa komunitate indigenarekin Hizkuntza- eta eskola-estrategiak indartzea nasa yuwe berreskuratzeko: euskal-nasa esperientzia elkartrukea egitasmoa bultzatzeko.

EHUko Uda Ikastaroa: Hizkuntza Lankidetza eta Garapen Iraunkorra

2015/01/01

Uztailaren 9 eta 10ean Bilbon Hizkuntza Lankidetza eta Garapen Iraunkorra izeneko ikastaroa eskainiko da. Ikastaro hau UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatzen du Garabide Elkartearen laguntzarekin. Helburu nagusia garapenaren eta hizkuntza aniztasunaren arteko harremanak ezagutaraztea da. Ezagutza eta arrazoibideak landuko dira hizkuntza lankidetza eta heziketa eleanitza bereziki zaindu daitezen garapenerako lankidetza proiektuetan, berdintasuna eta garapen iraunkorra zaintzen den era berean.

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus