MUNduan MINtzo

Nasa Yuwe ekintzaileak Kolonbiako Caucan

2024/01/10  -  Argia

Hizkuntzaren aldeko aktibistatzat aurkeztu dituzte bere buruak Casamachin Yulek eta Velasco Nuskwek, nasa herriko indigenak biak ere. Nasayuwea biziberritzeko taldean ari dira lanean, Kolonbian, Cauca eskualdeko Toribío udalerrian. 37.166 biztanle dira eta, horietan, %96 nasa dira; gainerako %4, beste zenbait herri indigenatako kideek eta mestizoek osatzen dute. ADITU egitasmoan parte hartu zuten urrian, hainbat hizkuntza gutxiagotutako hamaika ordezkarirekin batera.

Lotura: ikusi

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus