Oparietako bat Jon Sarasua euskal idazle eta pentsalariaren poema bat izan da, euskaraz emana eta kitxuerara itzulia. Testuak hizkuntza eta kultura aniztasuna balioan jartzen du eta aita santuak bere ibilbidean zehar hizkuntza indigenekin izan duen konpromisoa aitortzen du.
Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, keinuarekin aita santuak munduko kultura eta hizkuntza gutxituekin duen inplikazioa eskertu nahi du. Olerkiak euskara "komunitate eta zeregin" gisa definitzen du, eta "partikulartasunetik guztioi" nortasun irekia bizirik mantentzeko ahalegin kolektibo gisa.











2020 Garabide