Munduko komunitate gutxituetako hainbat ordezkari Euskal Herrian dira egunotan, Garabide elkartearen eskutik, euren hizkuntza eta kultura biziberritzeko formakuntza saioak jasotzeko. Asteazkenean Durangon izan ziren, hemengo esperientziak ezagutzen. Ordezkari horien artean, Kolonbia hegoaldean bizi diren Nasa komunitatekoak daude. Durangoko Udalak hitzarmen bat du komunitate horren garapenean laguntzeko. Luis Evelio Velasco Noscue eta Maria del Pilar Casamachin Jule Nasa komunitateko kideak dira.











2020 Garabide