Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren barruan izan zen gurean Alex Pancho Robles (Camiri, Bolivia, 1995) iragan urrian. Guarania da, eta guaraniera hiztuna. 8 milioi hiztun inguru dira Bolivia, Brasil, Argentina eta Paraguain barrena, hizkuntza ofizialaren estatusa du Bolivian eta Paraguain, eta zenbait eskualde jakinetan beste bi herrialdeetan. Kazetaritzan eta komunikazioan aditua da bera. Boliviako petrolio-hiriburua omen da Camiri, baina Pancho Roblesen bidea ez du olio beltzak gidatzen, guarani izateak baizik.











2020 Garabide