Durangoko Udalak Jonnier Quiguapumbo Kolonbiako Nasa komunitateko kidea hartu zuen atzo, Garabideko ordezkari diren Rosa Elizburu eta Xabier Etxeberriarekin batera. Bisita hau «Nasa Yuwe hizkuntza berreskuratzeko hizkuntza- eta eskola-estrategiak indartzea: Euskal Herriaren eta Nasen arteko esperientzia-trukea» lankidetza linguistikoko proiektuaren baitan egin da. Proiektuaren helburu nagusia Nasa komunitateak Cauca eskualdean hitz egiten duen Nasa Yuwe hizkuntza indartzea eta biziberritzea da.











2020 Garabide