Euskadiko GGKEen Koordinakundea Eusko Legebiltzarrera itzuli da: «Zer gertatu da Lankidetzarako Euskal Legean hartutako konpromisoekin?»
Asteazken honetan, urriaren 14an, Nerea Uriarte eta Susana Piera Eusko Legebiltzarreko Berdintasun eta Garapenerako Lankidetza Batzordean izan dira, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen izenean.
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legea indarrean sartu zenetik bi urte eta erdi igaro dira. Legea ia aho batez onartu zen, eta betetzen ari den ala ez aztertzeko unea da.
Lankidetza, elkartasuna eta euskal GGKEen lana aldarrikatzeaz gain, legea betetzea, planifikatzea eta horren jarraipena egitea eskatu dute, baita (2025ean aldatutako) 10.4 artikulua berrikustea eta 2027ko aurrekontuetan %0,7ra bidean aurrerapausoak ematea ere.











2020 Garabide