Albisteak

Nolakoa izan behar luke euskararen nazioarteko lanak?

2019/05/14

Ostiralean, maiatzak 17, Kanaldudek ekoizten duen “Zuzenean zure esku” programaren saioa egingo da Beasaingo Igartza jauregian “Nolakoa izan behar luke euskararen nazioarteko lanak?” izenburupean.

Bidarraiko telebistak duen dinamika aberatsaren baitan, 15ero “Zuzenean zure esku” programa zuzenean emititzen du internetez. Oraingoan GARABIDEk heldu dio erronkari eta aste honetan emitituko den programan mundu mailan dauden milaka hizkuntzen inguruan arituko gara.

Mahai-inguruan parte hartuko dutenak honakoak dira:

Mahai-ingurua maiatzaren17an, ostirala, arratsaldeko 6etan eta Beasaingo Igartza jauregian egingo da eta zuzenean emitituko da kanaldude.eus-eko “Zuzenean zure esku” atalean.

Programa grabatu eta internet bidez zabaldu eta  gero, aukera izango da telebista arruntetan ikusteko. Izan ere, “Zuzenean zure esku” programa Hamaika, Goiena eta Xaloa telebistetan emititzen da. Joango gara emisioen inguruko berri zehatza ematen.

Baina lerro hauen bidez ez dizugu saioa ikustera animatu nahi soilik. Ekimenean parte aktiboa izateko 2 modu eskaintzen dizkizugu: zure sare edo kontaktuei mezua zabalduz komunikazio lanean parte hartuz edota mahai-inguruan publiko gisa parte hartuz, horretarako 17:30ak aldera Igartzara hurbilduz. Animatu eta etorri!

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2019 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus