Albisteak

Iñaki Martinez de Luna GARABIDEko lehendakari berria

2019/05/03

Oso ondo joan zen apirilaren 11n GARABIDEk egin zuen Batzar Orokorra. 2018. urteko dinamika zein diru-kontuak aho batez onartu ziren eta gauza bera gertatu zen 2019. urteko gestio  plan eta diru-kontuen aurreikuspenekin ere.

Batzarraren puntu nagusietako bat izan zen Zuzendaritza Batzordearen berriztapena. Eta puntu horretan aldaketa nagusia honakoa da: azken 6 urteotan elkartearen lehendakari izan den Andoni Barreñak lekukoa pasa dio Iñaki Martinez de Lunari. GARABIDEk lehendakari berria du, beraz!

Batzarrean parte hartu zuten 25 lagunek txalo zaparrada beroarekin eskerrona eman zieten Andoni Barreña eta Txema Abarrategiri, azken urteotan lehendakari gisa, lehenak, eta koordinatzaile gisa, bigarrenak, egin duten ekarpen handiagatik. Egindako lana aitortu bai baina ez zen agurrik izan, izan ere Andonik eta Txemak GARABIDEn jarraituko dute aurrerantzean ere.

Batzarraren azken puntua bestelakoa izan zen eta GARABIDEko 5 kidek Garabideren esperientzien kontakizuna egin zuten:

  • Jon Sarasua: “Badok hamahiru. 13 urte 13 minututan”.
  • Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga: “Caucak badauka”.
  • Txerra Rodriguez: “Tosepan Titataniske, Elkarrekin Garaile”.
  • Maddi Sarasua: “Azul, berber(e)a”.

Batzarra modu egokian bukatzeko argazki familia atera eta mokadu baten inguruan elkarrekin lasai egoteko aukera izan genuen.

 

Andoni Barreña batzarrean zehar.

 

Talde argazkia.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2019 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus