Albisteak

"Hizkuntza indigenak Ama Lurra zaintzen" erakusketa Bilbon

2023/05/12

GARABIDEk 3 lerro estrategiko ditu, horietako bat “Aktibazio soziala Euskal Herrian”. Aspaldian sendotzen ari den lerroa da eta “Hizkuntza Indigenak Ama Lurra Zaintzen” ekimena da proiektu beterano eta esanguratsuenetarikoa.

Ekimen honek hasiera xumea izan zuen: 2018 udazkenean egindako “Aditu” ikastaro baten, bertan parte hartu zuten 11 hizkuntza gutxituetako ordezkariek egindako ariketa.

Ariketa horren materiala jaso eta liburuxka argitaratu genuen 2020an, ondoren izen bereko erakusketa jarri genuen abian. Erakusketa hau, jadanik, Hego Euskal Herriko 20 hiri eta herri baino gehiagotan jarri dugu.

Une honetan urrats sendoa ematen ari gara: harrera oso ona izan duen liburuxka berrargitaratu, irakaskuntza mundurako gida-didaktikoa argitaratu, egutegi indigena kaleratu, kolibriaren ipuina (animazioa) sarean jarri.

Hori guztia kontuan izanik AURKEZPEN EKITALDIA antolatu dugu interesatutako pertsona guztiei eta komunikabideei begira. 

Egitasmoan Garabide, Easo Politeknikoa eta Unesco Katedra ari gara elkarlanean. Ekitaldian hiru entitate horien ordezkariek hartuko dute hitza: Iñaki Martinez de Luna, Miel Anjel Elkoroberezibar eta Ines García, hurrenez hurren.

Aurkezpenaren ondoren, bisita gidatua izango dugu erakusketan Mikel Mendizabalen eskutik.

Maiatzaren 18an, osteguna, 18:30an Bilboko Euskararen Etxera hurbiltzera animatu nahi zaitugu.

 

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus