Albisteak

Hiru eguneko nazioarteko jardunaldiak, gaurtik ostiralera, “Elkarrekin hizkuntza gutxituak biziberritzen”

2023/11/14

Boliviako ketxua komunitateak antolatuta eta Garabideren laguntzarekin, hiru eguneko jardunaldiak izango dira, gaurtik ostiralera, hizkuntza gutxituen egoera eta biziberritze prozesuak ezagutzeko. Hiru egunetako jardunaldiak izango dira, egunero bi orduz, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Bertan parte hartuko dute zazpi hizkuntza gutxitutako ordezkariek, eta tartean euskaldunak ere izango dira. Online jardunaldiei jarraitzeko aukera izango da, lotura honetan:

https://us06web.zoom.us/j/84293847092?pwd=GPkrjMB6AnAZVxOQSZE4yafQ2Uj3dU.1

Egoera ezberdina bizi duten hizkuntza gutxituek parte hartuko dute hiru eguneko jardunaldi hauetan. Bertan izango dira Boliviako ketxuak, Ekuadorreko kitxuak, Kolonbiako nasak edo Yucatango maiak, denak ere prozesu sakonetan ari direnak euren hizkuntzen biziberritzean. Egoera larriagoan dira Boliviako Yuracare hizkuntzako hiztunak eta euren egoera azalduko dute haiek ere. Euskaldunek ere parte hartuko dute hiru egunotan. Bertan izango dira, besteak beste: Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikarako sailburuordea, Jon Sarasua HUHEZIko irakaslea eta Garabideko kidea, Iñaki Martinez de Luna EHUko irakasle ohia eta Garabideko lehendakaria, Leire Artola Beasaingo alkatea, eta Joanes Igeregi Garabideko langilea.

Jatorrizko hizkuntzetan eta itzulpenak gazteleraz

Jardunaldi hau egiten den bigarren aldia da eta bi aldietan bereizgarri bat izan du. Hizlariek euren hizkuntzetan egingo dituzte hitzaldiak eta interpretatzailean izango dira gaztelerara itzuliko dutenak. Horretarako, hizkuntza bakoitzeko interpretari bat izango da hiru egunetan. Euskaratik itzuliko dutenak Lurdes Auzmendi eta Joseba Urkia izango dira.

“Elkarrekin hizkuntza gutxituak biziberritzen” / “Pisiyasqa simikunata khuskamanta kallpachaspa” / “Juntos revitalizando las lenguas minorizadas” izeneko jardunaldiak bigarren urtez antolatu dituzte aurten, eta antolatzaileen asmoa da jarraikortasun bat ematea aurrera ere.

Programa ikusteko sakatu hemen.

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus