Albisteak

Garabide Euskaraldiarekin bat

2025/05/13

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.

Garabiden euskararen biziberritze prozesua beste komunitate batzuekin partekatzerakoan hizkuntzaren erabilera eta transmisioaren garrantziaren inguruan hitz egitea tokatzen da maiz. Izan ere, hori da hizkuntza bat biziberritzeko prozesu batean kontuan izan beharreko arlo oso garrantzitsu bat: hizkuntzaren transmisioa eta erabilera.

Hizkuntzak ematen digu nortasuna. Hizkuntzaren alde borrokatzea norberaren alde borrokatzea da, norberak barnean duen kulturaren alde borrokatzea. Hizkuntzen biziaren alde egotea, munduko hizkuntza guztiak maitatzea da. Munduko herri guztien berdintasunaren alde lan egitea da, eta oinarrizko errespetu horretan oinarritutako harremanak bilatzea. Norberarengandik hasita, jatorrizko herrien oinarrizko intuizioa bizitzea da: giza dibertsitatea zaintzea, nortasun irekia edukita. Horregatik, Garabidetarrok Euskaraldiarekin bat egin dugu, eta sekula baino irmoago diogu elkar mugituz egingo dugula!

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus