Albisteak

MAPUTXEA, MAPUZUGUN HIZKUNTZA BIZIBERRITZEKO FIN ARI DEN HERRIA

2017/11/10

1987tik Txilen administrazioa erregiotan banatu zen, erregioak probintziatan eta hauek komunetan. 2015ean erregioak 15 dira, 54 probintziak eta 346 komunak. 2012ko erroldaren araberan populazioaren %11,08k deklaratu zuen indigena zela. Populazio indigena guztitik 81,88k jo zuen bere burua maputxetzat. Beste herri batzuk –aonikenk, caucahue, chono, cunco eta selknam herriak esaterako- desagertutzat jotzen dira.

Maputxeen azken bi mendeotako historia euren lurren defentsaren eta berreskurapenaren eskutik bizi izan da. Lurrarekiko atxikimenduak gidatu du hein handi batean herri honen bizirauteko borroka.Hizkuntzaren ezagutza eta erabilera gainbehera dator maputxeen artean eta, oro har, Txileko gainontzeko jatorrizko kulturetako hizkuntza komunitateetan.

Erabilera eta ezagutzari buruzko datu-dantza handia badago ere Hegoamerikako hizkuntza nagusien sintoma guztiak antzeman dakizkioke: transmisioaren ia erabateko etena, prestigio urria, administrazio eta bizitza sozialean presentzia oso mugatua, hezkuntza-sistema egituratu baten gabezia eta biziberritze-plangintza integralik ez. Horiek horrela izanik, ez da harritzekoa mapudungun-a mehatxatutako hizkuntza izatea.

Elkarlanaren lan-arlo nagusiak honako hauek dira: 

  • Maputxe herriaren kontzientzia politikoa lantzen ari diren eragileei hizkuntza biziberritzeko estrategietan formazio jarraitua eman.
  • Corpus eta hedabide arloetan aholkularitza eman.

GARABIDEk erakunde hauekin du hartu-emana:

  • Mapuzuguletuaiñ Wallmapu Mew
  • Corporación Mapuche Xeg Xeg.
  • Universidad de la Frontera, Temuco.

Elkarlanerako arrazoiak honakoak dira: 

  • Azken 6-7 urteotan kontzientziazio handia gertatu da hizkuntzaren inguruan maputxe komunitateetan. Lanerako jarrera argia ere antzematen da eragileen artean.
  • Txileko gobernuak maputxeekiko jarrera leundu du eta aldarte eraikitzailean ageri da azken boladan.

Aurrera begirako erronkak eta proiektuak honakoak dira:

  • Aktibista politikoei hizkuntza-beroa transmititzea abiapuntu ona litzateke.
  • Hizkuntzaren egungo egoeraren analisiak abiatutako hizkuntza plangintza integral bat egitea.

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus