Nepaleko tamang, Ekuadorreko kichwa, Aotearoko maoria, Paraguaiko guarania, Yukatango maia... mundu zabaleko 40tik gora hizkuntza komunitate gutxituren adibideak aztertzen ari dira Bihar nazioarteko kongresuan jatorrizko herrialdeetako adituen eskutik. "Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua" lelopean, Garabidek, Soziolinguistika Klusterrak, Taupak eta Plazarak euskararen geroaz hausnartzeko abiapuntu eta egoera ezberdinak bizi dituzten munduko beste esperientzietatik ikasteko aukera emango dute gaur eta bihar Irungo Ficoban.











2020 Garabide